Miren Urbietaren kontzertua igandean Donibanen
Itsas Mendik antolatutako musika jardunaldien barruan, igandean Miren Urbieta sopranoak kontzertua emango du. Rodrigo de Vera Diez lagunduko dio, pianoarekin. 11:45ean hasiko da kontzertua, Donibaneko elizan. Itsas Mendik Mikel Laboaren omenez antolatu...
Itsas Mendik antolatutako musika jardunaldien barruan, igandean Miren Urbieta sopranoak kontzertua emango du. Rodrigo de Vera Diez lagunduko dio, pianoarekin. 11:45ean hasiko da kontzertua, Donibaneko elizan. Itsas Mendik Mikel Laboaren omenez antolatu ditu aurtengo musika jardunaldiak, eta kontzertu guztietan interpretatuko dituzte bere omenezko abestiak.

