Kirolaren ate irekien eguna dela eta, ekimen ugari etzidamu
Kirolaren ate irekien eguna dela eta, ekimen ugari etzidamu
Kirol patronatuak bat egin du zazpigarrenez Gipuzkoako Foru Aldundiak deitu duen kirolaren ate irekien egunarekin. Hala, Galtzarabordako kiroldegian eta Fanderiako igerilekuan kirola egin nahi duten herritarrek sarrera dohainik izango dute igandean.
Horrekin batera, taichi ikastaroa antolatu dute Fanderiako igerilekuetanko belargunean 9:30etan eta spining saioa Galtzarabordako kiroldegian 11:0etan. Baina ez dira ekimen bakarrak izango, izan ere, etzi Futbol-7 txapelketako azken jardunaldia egingo baitute Beraungo eta Fanderiako futbol zelaietan.
Egokitutako kirolak ere izango du tartea, akenik Kirol Egokituaren Gipuzkoako Federazioak antolatuta. Goizez Koldo Mitxelena plazan saskibaloia eta boccia erakusketa egingo dituzte besteak beste eta arratsaldez Fanderiako frontoian ariko dira.

