Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Kirola bereizketarik gabe

Gurpildun aulkian egotea, itsua izatea… ez dira oztopo kirola egiteko, eta horren erakusgarri izango da igandean egingo duten kirol egokitua ezagutzera emateko jardunaldia. Egun osoan zehar kirol egokitua gertutik ezagutzeko aukera izango da, eta praktikatu ere egin ahal izango da, batik bat, goizean. Errenteria-Oreretako Niessen elkarteak beste hamar elkarterekin batera —San Huberto, Gure Toki, Bukagaitz, Euskaldarrak, Landare Elkartea, Beraun Bera, Alkartasuna, Gau Txori, Ostarte eta Txintxarri— eta Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioarekin elkarlanean antolatu kirol egokituaren egun hori. Goizean goiz hasiko dira ekintzekin. Bertan batik bat txikienek hartuko dute parte, 8-16 urte arteko haurrek. Kirol eskaintza zabala aurkituko dute Koldo Mitxelena plazan: goalballa, saskibaloia gurpil autoan, slaloma, txirrindularitza egokitua, mahai tenisa, xakea eta badmintona. Ekimen horrek helburu bikoitza izango duela jakinarazi dute Niessen elkarteko kideek: “Asmoa da erakustea elbarritua den lagun bat edukitzea ez dela txarra, eta eurek ere jolas egin dezaketela. Ikusiko dute ere euren kasuan ez dela horren erraza kirola egitea”. Bigarren helburua, berriz, gurasoak kontzientziatzea izango dela azaldu dute, eta bide batez, elbarrituen gurasoei bakarrik ez daudela sentiaraztea. Goizean nahiko kirola egin ostean, bazkaltzeko tartea hartuko dute eguerdian. Parte hartuko duten elkarteen artean gastronomia lehiaketa egingo dute, eta garaikurrak ere izango dira platerrik goxoena prestatzen dutentzat. Horiekin bazkaria [...]

admin
Bidasoa
2011/06/02

Gurpildun aulkian egotea, itsua izatea… ez dira oztopo kirola egiteko, eta horren erakusgarri izango da igandean egingo duten kirol egokitua ezagutzera emateko jardunaldia. Egun osoan zehar kirol egokitua gertutik ezagutzeko aukera izango da, eta praktikatu ere egin ahal izango da, batik bat, goizean.

Errenteria-Oreretako Niessen elkarteak beste hamar elkarterekin batera —San Huberto, Gure Toki, Bukagaitz, Euskaldarrak, Landare Elkartea, Beraun Bera, Alkartasuna, Gau Txori, Ostarte eta Txintxarri— eta Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioarekin elkarlanean antolatu kirol egokituaren egun hori.

Goizean goiz hasiko dira ekintzekin. Bertan batik bat txikienek hartuko dute parte, 8-16 urte arteko haurrek. Kirol eskaintza zabala aurkituko dute Koldo Mitxelena plazan: goalballa, saskibaloia gurpil autoan, slaloma, txirrindularitza egokitua, mahai tenisa, xakea eta badmintona.

Ekimen horrek helburu bikoitza izango duela jakinarazi dute Niessen elkarteko kideek: “Asmoa da erakustea elbarritua den lagun bat edukitzea ez dela txarra, eta eurek ere jolas egin dezaketela. Ikusiko dute ere euren kasuan ez dela horren erraza kirola egitea”.

Bigarren helburua, berriz, gurasoak kontzientziatzea izango dela azaldu dute, eta bide batez, elbarrituen gurasoei bakarrik ez daudela sentiaraztea.

Goizean nahiko kirola egin ostean, bazkaltzeko tartea hartuko dute eguerdian. Parte hartuko duten elkarteen artean gastronomia lehiaketa egingo dute, eta garaikurrak ere izango dira platerrik goxoena prestatzen dutentzat. Horiekin bazkaria egingo dute Koldo Mitxelena plazan. 220 pertsonentzako tokia izango dela zehaztu dute Niessen elkartekoek, eta txartelak elkarteetan edo egunean bertan plazan lortu ahal izango dira 6 euroren truke.

Lehia, arratsaldean
Arratsaldean, berriz, pilota izango da nagusi Fanderiako frontoian. Bertan, hiruzpalau partidu  jokatuko dituzte, palan eta pilotan, gurpildun aulkian ibiltzen diren kirolariek. Tarteetan, berriz, bertso eskolako ikasleen bertsoekin alaitzeko aukera izango dute ikus-entzuleek.

Niessen elkarteetik jakinarazi dutenez, ekimen horrekin lortu nahi dutena da aurrera begira elbarrituentzako pilota taldea osatzea eskualde mailan. Hala, EPLErekin hitz egin dutela aurreratu dute, eta pilota taldekoek ideiarekin bat egin dutela.

Jardunaldi gehiago
Kirol egokituaren jardunaldia herrian egiten duten lehengo aldia izan da, baina antolatzaileen asmoa da aurrera begira ere jarraitzea.

Jardunaldiaren berri emateaz gain, Niessen elkartetik eskerrak eman dizkiete igandeko ekimena prestatzen lagundu dieten guztiei, bai elkarteei eta baita komertzio eta erakundeei ere. Ildo horretatik, aipamen berezia egin diete Egiluze sagardotegiari, Super Amarari eta Kutxari.

Egitaraua

11:30-13:30. Jolasak Koldo Mitxelena plazan: goalballa, saskibaloia gurpil aulkian, slaloma, txirrindularitza egokitua, mahai tenisa, xakea, badmintona.
14:00-16:30. Herri bazkaria Koldo Mitxelena plazan, herriko elkarte gastronomikoen eskutik. Txartelak elkarteetan edo egunean bertan Koldo Mitxelena plazan eros daitezke 6 euroren truke.
17:00-18:30. Pilota partiduak (palakoak eta eskupilotakoak) eta bertsolariak izango dira Fanderiako pilotalekuan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.