Igandean banatuko ditu Bilgune Feministak argazki lehiaketako sariak
Bilgune Feministak deituriko Gonekin ero bero argazki lehiaketara aurkeztutako lanekin Merkairunen jarritako erakusketa ikusteko aukera dago larunbata arte. Igandean Zabaltza plazan erakutsiko dituzte argazkiak, 17:00etatik 19:30era, eta ondoren izango...
Bilgune Feministak deituriko Gonekin ero bero argazki lehiaketara aurkeztutako lanekin Merkairunen jarritako erakusketa ikusteko aukera dago larunbata arte. Igandean Zabaltza plazan erakutsiko dituzte argazkiak, 17:00etatik 19:30era, eta ondoren izango da sari banaketa. Bozkatzeko aukera izango da, sari herrikoiari begira. Sari nagusiak argazkilaritza arloko profesionalek osatutako epaimahaiak hartuko du erabakia.

