Hondartza prest udako denboraldirako
Ekainaren 15etik aurrera, udako denboraldi kanpainaren barruan egunero garbitzen hasiko dira Hondarribiko hondartza. Aurten hondartzak kalitatezko bi bandera jasoko ditu eta ondorengo zerbitzuak emango dituzte: Hondar kirolak, Mugaz gabeko bainua, Bid...

Ekainaren 15etik aurrera, udako denboraldi kanpainaren barruan egunero garbitzen hasiko dira Hondarribiko hondartza. Aurten hondartzak kalitatezko bi bandera jasoko ditu eta ondorengo zerbitzuak emango dituzte: Hondar kirolak, Mugaz gabeko bainua, Bidasoa XXI eta Arraun elkarteko piraguak. Carlos Ormazabal eta Edurne Egaña, Garapen Iraunkorreko eta Lehendakaritzako diputatuek, Aitor Kerejeta Hondarribiko alkatearekin batera, Gipuzkoako hondartza denboraldia aurkeztu dute gaur goizean. “Zutaz ondo hitz egiten duen arrasto bat utzi” kanpainaren lemapean, erabiltzaileak ingurumenaren aldeko jarrerak har ditzaten, ingurumenari ahalik eta gutxien erasateko eta hondakinen nahiz zaborren arrastorik ez uzteko, dute helburu. Iaz Gipuzkoako hondartzetan 1.348 tona hondakin jaso zituzten guztira, eta Hondarribian 28.

