Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EkonomiaPolitika

Babespeko apartamentuen araudiaren hiru puntu aldatu dituzte azkeneko ohiko plenoan

Legegintzaldiko azkeneko ohiko plenoa egin zuen atzo arratsaldean Lezoko Udalbatzak. Eguneko gai zerrendan zazpi puntu zituzten zinegotziek. Apirilaren 6ko eta maiatzaren 18ko plenoetako aktak sinatu ondoren, babespeko apartamentuen araudian aldaketak egitea proposatu zuten, “kontratua egiten dutenei gauzak errazte aldera”, Haritz Salaberria jarduneko alkateak azaldu zuenez. Seigarren, zazpigarren eta zortzigarren puntuak dira aldaketa proposatu zutenak. Honakoak dira, hurrenez hurren: hileko zenbat ordaindu behar den  zehaztea; ordaindutakoaren hileko berrikusketa nola egin eta jabeei giltzen kopia bat ematea ere. Ezker abertzaleko sei zinegotziek zein EAJko hiruek (hiru zinegotzi falta ziren) aldeko botoa eman zioten proposamenari. Aurrekontuenak, urgentziaz Aurrekontuaren aldaketei zegozkien bi puntuak aztertu zituzten jarrain. Diktamen moduan izendatzeko denborarik izan ez zutenez, urgentziaz bozkatzea aztertu zuten lehendabizi. Ezker abertzaleko zinegotzien bozkarekin erabaki zuten gaiak hala jorratzea. Aurrekontuaren kreditu gehigarriak aldatzeko proposatu zuten. Besteak beste, Pasaia-Lezo Lizeoaren eraikina egiten ari diren eremua aurten urbanizatzeko 200.000 euro sartzea proposatu zuten. “Lizeoak 2012an ireki nahi ditu ateak, eta zentzuzkoagoa iruditzen zaigu aurten urbanizatzea”, adierazi zuen jarduneko alkateak. Guztira 430.000 eurokoa da partidaren zenbatekoa, ohiko mantenu lanak, egin nahi duten Zuberoa Eguna eta beste hainbat gai kontuan hartuta. EAJko Kepa Garbizuk plenora arte aldaketen berri ez zutela izan leporatu zien Udal Gobernu Taldekoei. Horregatik, kontra bozkatu zuten. [...]

admin
Bidasoa
2011/06/02

Legegintzaldiko azkeneko ohiko plenoa egin zuen atzo arratsaldean Lezoko Udalbatzak. Eguneko gai zerrendan zazpi puntu zituzten zinegotziek.
Apirilaren 6ko eta maiatzaren 18ko plenoetako aktak sinatu ondoren, babespeko apartamentuen araudian aldaketak egitea proposatu zuten, “kontratua egiten dutenei gauzak errazte aldera”, Haritz Salaberria jarduneko alkateak azaldu zuenez. Seigarren, zazpigarren eta zortzigarren puntuak dira aldaketa proposatu zutenak. Honakoak dira, hurrenez hurren: hileko zenbat ordaindu behar den  zehaztea; ordaindutakoaren hileko berrikusketa nola egin eta jabeei giltzen kopia bat ematea ere.
Ezker abertzaleko sei zinegotziek zein EAJko hiruek (hiru zinegotzi falta ziren) aldeko botoa eman zioten proposamenari.
Aurrekontuenak, urgentziaz
Aurrekontuaren aldaketei zegozkien bi puntuak aztertu zituzten jarrain. Diktamen moduan izendatzeko denborarik izan ez zutenez, urgentziaz bozkatzea aztertu zuten lehendabizi. Ezker abertzaleko zinegotzien bozkarekin erabaki zuten gaiak hala jorratzea.
Aurrekontuaren kreditu gehigarriak aldatzeko proposatu zuten. Besteak beste, Pasaia-Lezo Lizeoaren eraikina egiten ari diren eremua aurten urbanizatzeko 200.000 euro sartzea proposatu zuten. “Lizeoak 2012an ireki nahi ditu ateak, eta zentzuzkoagoa iruditzen zaigu aurten urbanizatzea”, adierazi zuen jarduneko alkateak. Guztira 430.000 eurokoa da partidaren zenbatekoa, ohiko mantenu lanak, egin nahi duten Zuberoa Eguna eta beste hainbat gai kontuan hartuta.
EAJko Kepa Garbizuk plenora arte aldaketen berri ez zutela izan leporatu zien Udal Gobernu Taldekoei. Horregatik, kontra bozkatu zuten. Laugarren puntuan, kreditu transferentziak aztertu zituzten. Horrela, 21.000 euro bideratuko dituzte, 10.000 familien esku hartzerako eta 11.000 herriko presoen bidaien gastua laguntzeko. EAJk ere kontra bozkatu zuen. Txostenak eta galde eskeak aurkeztu aurretik, bateraezintasun eta ondasun aitorpen ereduak onartu zituzten, aho batez.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.