%2,63 jaitsi da langabezia Bidasoan, eta %1,21 Oarsoaldean
Bidasoa Bizirik-ek eman dituen datuen arabera, Bidasoko langabezia tasa %2,63 jaitsi da apiriletik maiatzera Bidasoan, eta %1,21 Oarsoaldean. Hala, Bidasoko langabeen kopurua 5.895koa zen maiatzaren bukaeran, biztanleria aktiboaren %14,89. Oarsoaldean, berriz, maiatzaren bukaerako langabeen kopurua 4.881ekoa izan zen (biztanleria aktiboaren %13,76). Iazko maiatzaren bukaeran 5.318 langabe zeuden Bidasoan, eta 4.366 Oarsoaldean: urtebetean langabe kopurua igo egin da bi eskualdeetan (577 gehiago daude Bidasoan, eta 515 gehiago Oarsoaldean).
Gipuzkoako langabezia tasa orokorra %12,30 da. Beraz, Oarsoaldea eta Bidasoa tasa horretatik gora daude. Gainera, Bidasoa da Gipuzkoako eskualdeen artean langabe gehien duena. Langabe gutxien Debagoienan (%9,49), Urola Kostan (%10,26) eta Donostialdean (%10,75) dituzte. Oarso-Bidasoan 10.776 langabe daude denera.