2011/5

Mendiko Bizikleta Opena izango da San Pedron hilaren 28an

Proba Gipuzkoako Txapelketaren barruan sartzen da; zirkuituak 5,2 kilometro izango ditu denera Hilaren 28an (larunbata) Pasaiako Mendiko Bizikleta Opena jokatuko dute. Trintxerpe Atletiko Klubak antolatutako proba San Pedrotik, Mendiolatik, abiatuko da...

admin

Herri Eskolak eta Institutuak jaieguna ospatuko dute bihar

Herri Eskolak eta Lezo Institutuak urteroko jaia antolatu dute biharko. Egun osoko egitaraua prestatu dute bi ikastetxeetako jai batzordeak. Honakoa da egitaraua (goizean euria eginez gero, ekitaldiak kiroldegiko kantxan egingo dituzte): 09:00etan: Di...

admin

Udarako pintura eta marrazketa ikastaroak

Marrazketa eta Pintura udal Akademiak udarako hiru ikastaro antolatu ditu, bi hamar urtetik gorakoentzako (marrazketa eta pintura), eta beste bat haurrei zuzendutakoa (6 urtetik aurrera). 10 urtetik gorakoentzako ikastaroak uztailaren 4tik 27ra burutuko dira, astelehen eta asteazkenetan: marrazketa tailerra 10:30etik 12:30era, eta pintura ikastaroa 18:30etik 20:30era. Haurren ikasgela goizez izango da, 10:30etik 12:30era, astearte eta ostegunetan.

admin

Bildu Oiartzun aurkeztuko dute gaur

Bildu Oiartzunen aurkezpena gaur izango da, 20:00etan, Doneztebe plazan. Herritarrei agertzeko deia egin diete.

admin

Arantza Gonzalez: “Birgaitzea izango da EBren lan ildo nagusia” (elkarrizketa osoa)

Arantza Gonzalez (Beasain, 1964) da Ezker Batua (EB) alderdiaren hautagaia Gipuzkoako Foru Aldundiko ahaldun nagusia izateko. Gogor kritikatu du administrazio horren azken lau urteetako jarduna, zerga politikari eta Pasaiaren birgaitzeari dagokionez. EBk, dio Gonzalezek, birgaitzearen alde egingo du, kanpo kairik gabe, zerga politika justuagoa bultzatuko du, eta herritarren parte hartzerako bide berriak bilatuko ditu Azkeneko lau urteak. Zein balorazio egiten duzu Gipuzkoako Foru Aldundiaren jardunari buruz? Azkeneko lau urteetan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren lanaren ezaugarri nagusia izan da eliteentzako eta diru gehien dutenentzako zerga politika aplikatzea. Horren adibidea da ondare zerga bertan behera utzi izana. Horren ondorioz, Ogasunak urtero 50 milioi euro gutxiago jasotzen ditu. Bestalde, elkarteen zerga ere jaitsi dute. Oso garrantzitsua da gogoraraztea irabaziak dituzten enpresek bakarrik ordaintzen dutela zerga hori, eta hala ere, jaitsi egin dute. Egun, etekinak dituzten enpresek %15 ordaintzen dute zerga hori. Langileok, ordea, %21 ordaintzen dugu. Laburbilduz, Gipuzkoako Foru Aldundiak azken urteetan martxan jarri duen zerga politikaren ondorioz, Ogasunak 300 milioi euro gutxiago jasotzen ditu urtean. Zerga politika guztiz erregresiboa (atzeragarria) izan da, guztiz eskuinekoa eta bakarrik gutxi batzuen onurarako pentsatua, eta, noski, langileen kalterako. Pasaiari dagokionez, zer balorazio egiten duzu? Galdutako lau urte izan dira, Gipuzkoako Foru Aldunditik begiratuta, behintzat. Kanpo kaia izan [...]

admin

Espainiako 17 urtez azpiko judo Txapelketa irabazi du Xabier Cazorlak

Xabier Cazorla Usurbil Judo Taldeko lezoarrak 17 urtez azpiko Espainiako Txapelketa irabazi zuen pasa den asteburuan Formenteran (Kanariar Uharteak). Hirugarren urrezko domina du txapelketa horretan. Lehenengo borrokaldian ippon bidez gailendu zen Cazo...

admin

Iñigo Legorburu txapeldun Altzako bertsopaperean

Iñigo Legorburu oreretarrak lehen saria irabazi du Altzako bertsopaper lehiaketan. Gainera, hirugarren aldia da segidan, sari hori eskuratzen duela. Legorburu Lau haizetara eskultura naiz bertso sortarengatik izan da txapelduna. Epaile gisa Unai Eliza...

admin

Portua eta Soroeta berritzea du helburu EAJ-k

EAJ alderdiak datozen lau urteetarako hirigintza proiektuak aurkeztu ditu eta Portuko eta Soroetako berritzea dira proiektu nagusienak. Bi auzoetako saneamenduak eta ur horniketak egokitzea da helburua eta hori egingo dela aprobetxatuz, oinezkoari gar...

admin

Diru laguntzak eskatzeko epea zabaldu dute

Euskararekin zerikusia duten  diru laguntzak eskatzeko epea zabaldu du Udal Euskara Departamenduak. Urtero egiten diren jardueretarako ekainaren 7an amaituko da eskaera egiteko epea, eta jarduera puntualen kasuan, jarduera egin baino hilabete lehenago...

admin

Elizalde Eguna ospatuko dute etzi

Elizalde Herri Eskolaren Eguna ospatuko dute etzi. Hona egitaraua: 09:30ean: Txistulariak. Lartaun taldea. 10:00etan: Diana trikitilarien eskutik, eskolatik plazara. Judo erakusketa. 10:30ean: Ikasleen krosa, aurrebenjamin, benjamin, alebin eta haur mailetan. Irteera Kontsejuerreka kaletik. Eskola irekia 10:30etik 12:00etara HH eta  LH. 11:00etan: Bertsoak pilotaleku aurrealdean. 11:15ean: Gimnasia erritmikoa. Tailerrak pilotalekuan. Xake-partidak pilotalekuan. 11:45ean: Euskal dantzak. 12:15ean: Ikasleen emanaldi nagusia. 13:30ean: Ikasleen bazkaria  DBHkoen sarreran. 14:00etan: Helduen bazkaria jantokian. 16:00etan: Haur jolasak. 17:00etan: Dantzaldia, Modestorekin. Egunean zehar: Puzgarriak. (11:00-12:30 eta 14:30-18:00) Taberna aterpean. Erakusketa eskolako pilotalekuan: XX. mendea. Oharra: Emanaldiak patioan izango dira, eta eguraldi txarra eginez gero Madalensoro pilotalekuan.

admin

Pop-rock kontzertua, bihar, Kastroko iturrian

Ibargain Musika Eskolako Nau eta Hiru Bi band! taldeek pop-rock kontzertua emango dute herriko Kastroko iturrian. Emanaldia bihar izango da, arratsaldeko zazpietan.

admin

Etzi, Leitzatik Lekunberrira bizikletaz, Haurtzarorekin

Haurtzaro Ikastolako Mendi Taldeak irteera antolatu du etzirako. Leitzatik Lekunberrira (Nafarroa) joango dira, bizikletaz. Parte hartu nahi dutenez, gaur dute azkeneko eguna izena emateko, eta ikastolako idazkaritzatik pasatu behar dute.

admin

Adinduei iruzurra egiten ari direla zabaldu dute

Lezoko Udalak jakinarazi duenez, herriko pertsona adindu batzuei iruzur egin diete. Ustezko iruzurgileek Udalaren izenean deitzen diete, adinduentzako opari bat dutela esanez. Ondoren, trajedun bi gizon agertzen dira bere etxean eta oparia ematen diote...

admin

Zortzikoteen doinuak berreskuratuz

Otxoteen doinuek girotuko dituzte igandean Errenteria-Oreretako bost taberna eta kaleak. Izan ere, Errrenteria Hiria Otxote Topaketa ospatuko dute etzi. Niessen elkarteak antolatu du otxoteen topaketa. Adierazi dutenez, Euskal Herrian bakarrik Kanbon (Lapurdi) egiten dute antzeko txapelketa bat. Errenteria-Oreretan bost ariko dira: herriko Karnaba, Arrasateko Txorbela, Martuteneko Ozenki, Baionako Aizkoa eta Donostiako Gaztelupe. Azken hori Gipuzkoako zaharrena da. Karnaba otxoteko kide eta antolatzaile Alberto Mendigutxiak azaldu duenez, «abesteko ohitura galtzen ari da pixkanaka. Nahikoa otxote daude oraindik, baina batez besteko adina igotzen ari da». Ohiturak berreskuratzeko ahalegina dela diote Niessen elkartekoek. Ekitaldiak 12:15ean hasiko dira, bost tabernetan (Limerick, Cyne Reyna, Batzokia, Juli eta Maite) batera. Otxote bana egongo da bertan eta hiruna kanta abestuko dituzte. Uxuala edateko tartea hartu eta hurrengo tabernara joango dira otxoteko kideak. Bost tabernetan izango dira, ordu erdiro aldatuz. 14:30ean, berriz, bazkaria egingo dute Niessen elkartean (ez da abestirik faltako, noski). 18:00etan saio serioa egingo dute Errenteria Hiria kulturgunean. Sarrera doan da. «Goizeko saioetarako abesti folklorikoak ekarri dituzte, baina arratsalderako errepertorio zaila ekarri dute. Harrituta gaude», esan du Mendigutxiak. Saio hori parte hartuko duten otxoteen kalitatea neurtzeko balio duela esan dute antolatzaileek. Musikaste indartzeko Otxoteen topaketa igande honetan antolatzea ez da kasualitatea. Izan ere, bihar hasiko da [...]

admin

Gizon bat atxilotu dute adin txikiko bati sexu ukituak egiteagatik

Ertzaintzak 46 urteko gizon bat atxilotu du Errenteria-Oreretan, ustez taberna bateko komunean adin txikiko bati sexu ukituak egiteagatik. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, atzo arratsaldean izan zen gertakizuna. Adin txikikoa taberna batean zegoen...

admin

Gazte Eguna antolatzeko bilera maiatzaren 24an

Uztailera begira izaten den Gazte Eguna dela eta, jaialdi hori antolatzen hastekoak dira. Lehen bilera maiatzaren 24an izango da, 19:00etan, Patxikun. Herritar guztiei egin diete deialdia bertan parte hartzeko.

admin

Ekainean, Iturriozko eskolako ikasleen bazkaria

Iturriozko eskolan ibilitakoentzako bazkaria antolatu dute, ekainaren 12rako,  Ergoiengo Tolaren. Izena aurretik eman behar da Garmendi txokolategian edo Iturriozko Martin harategian (ekainaren 6a baino lehen). Izena ematean 10 euro aurreratu behar di...

admin

Motorzale batek hanka zauritu du auto batekin izandako istripuan

Motor batek eta auto batek istripua izan zuten herenegun. Gertakariaren ondorioz, motorzaleak hanka batean jasan zituen zauriak eta ospitalera eraman zuten.

admin
Gehiago