Herri Musikaren Eskola Eguna, herenegun
Herri Musika Eskolaren eguna ospatuko zuten igande eguerdian Kontzejupean. Herritarrek, 12:30etik aurrera, herri musikaz gozatzeko aukera izan zuten: akordeoiaz, panderoaz, txalapartaz… Aurretik, ostiralean, hilabete bukaerako kartelada deitzeko ...
Herri Musika Eskolaren eguna ospatuko zuten igande eguerdian Kontzejupean. Herritarrek, 12:30etik aurrera, herri musikaz gozatzeko aukera izan zuten: akordeoiaz, panderoaz, txalapartaz…
Aurretik, ostiralean, hilabete bukaerako kartelada deitzeko ardura izan zuten herri musikariek, herriko presoen eta iheslarien alde. Doneztebe plazan kartelada egin ondoren, herriguneko kaleetan zehar ibili ziren herritarrak, aurretik giroa alaitzen musikariak zituztela.


