Guraso eta haurren arteko lehia, EATen ikasturtea amaitzeko

EAT Errenteriako Atletismo Eskolak ikasturteari agur esango dio, eta ostiralerako proba batzuk antolatu ditu. Bertan, gurasoek haurren kontra lehiatu beharko dute. Guztira, hiru proba izango dira: 60 metro edo 80 metro lasterka (kategoriaren arabera), ...

EAT Errenteriako Atletismo Eskolak ikasturteari agur esango dio, eta ostiralerako proba batzuk antolatu ditu. Bertan, gurasoek haurren kontra lehiatu beharko dute. Guztira, hiru proba izango dira: 60 metro edo 80 metro lasterka (kategoriaren arabera), hiru luzera salto, eta hiru xabalina jaurtiketa.

EATetik azaldu dutenez, ekimen horren helburua da haurrek urte osoan zehar egiten dituzten atletismo probak gurasoek egitea.

18:00etan ekingo diote lehiari. Ordubete inguru egongo dira, eta dutxatu ondoren, askaltzeko aukera izango dute guztiek EATeko gimnasioan. Benjaminek eta alebinek, gainera, asteburuan Zuazan pasatuko dute. Haur Mailako atletak eta federatuak, berriz, Murillo de Gallegora (Huesca, Espainia) joango dira, eta raftinga eta beste hainbat kirol egingo dituzte

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.