Panticosan, Bujaruelon eta Torlan ibiliko da Girizia asteburuan
Panticosa-Bujaruelo-Torla (Aragoi, Espainia). Horixe da Girizia Mendi Elkarteak astebururako prestatu duen erronka. Larunbatean, 15:30ean aterako dira mendizaleak Haurtzaro Ikastolako aparkalekutik. Panticosara joango dira, eta gaua Casa de la Piedra a...
Panticosa-Bujaruelo-Torla (Aragoi, Espainia). Horixe da Girizia Mendi Elkarteak astebururako prestatu duen erronka.
Larunbatean, 15:30ean aterako dira mendizaleak Haurtzaro Ikastolako aparkalekutik. Panticosara joango dira, eta gaua Casa de la Piedra aterpetxean pasatuko dute.
Igandean egingo dute zeharkaldia: Panticosa-Bujaruelo-Torla. Zazpi-zortzi ordu inguruko ibilaldia izango dela aurreikusi dute antolatzaileek, eta 1.300 desnibela duela jakinarazi.
Izena emateko
Irteerara joan nahi dutenek, Amazkar tabernan eta Garmendi txokolategian eman dezakete izena. Bi prezio daude. Autobusa, afaria, aterpea eta gosaria hartzen dutenek, 65 euro ordainduko dituzte. Afaria hartzen ez dutenek, berriz, 50 euro.
Aukera izango da Bujaruelo-Torla 4×4 autoan egiteko ere. Hala nahi dutenek, bost euro gehiago ordaindu beharko dituzte.

