Espainiaratu ostean, Manu Ugartemendia aske geratu da
Oreretako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez, Manu Ugartemendia oreretarra atzo kanporatu zuten Frantziako Estatutik, eta Espainiaratu ostean, aske geratu zen. Eguerdi aldera eraman zuten Madrilera, zehazki, hango kafetegi batera. Datozen...
Oreretako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez, Manu Ugartemendia oreretarra atzo kanporatu zuten Frantziako Estatutik, eta Espainiaratu ostean, aske geratu zen. Eguerdi aldera eraman zuten Madrilera, zehazki, hango kafetegi batera. Datozen orduetan herrira bueltatzea espero da.
2005eko apirilean atxilotu zuen Frantziako poliziak Ugartemendia, eta zortzi urteko espetxe zigorra ezarri zioten. Azken urteak La Santeko espetxean egin ditu, eta pasa den maiatzaren 13an bete zuen zigorra. Handik erretentzio zentro batera eraman zuten, eta orduz geroztik han egon da.
Frantziatik kanporatzeko arriskuarengatik, “eta horrek daraman inkomunikazio eta tortura arriskua salatzeko”, gose greba hasi zuen maiatzaren 2an, nahiz eta egun batzuetara utzi zuen.

