Borja Portos eta Ion Aizpeolea nagusitu dira Bordelen
Santiagotarrak taldeko aulki mugikorreko hainbat kirolarik hartu dute parte asteburuan Bordeleko Nazioarteko Erregatan (Okzitania). Haien artean Borja Portosek eta Ion Aizpeoleak egin zuten lanik txukunena, beren kategorian irabazi baitzuten (Gazte mai...
Santiagotarrak taldeko aulki mugikorreko hainbat kirolarik hartu dute parte asteburuan Bordeleko Nazioarteko Erregatan (Okzitania). Haien artean Borja Portosek eta Ion Aizpeoleak egin zuten lanik txukunena, beren kategorian irabazi baitzuten (Gazte mailako biko scull). Gainera, laugarren postua lortu zuten Olatz Gonzalez eta Mikele Eizagirrek Kadete mailako biko scullean, Eli Imazek eta Amaia Canalesek Gazte mailako biko scullean, eta Beñat Rekartek eta Aizpea Gonzalezek Haurren mailako mutilen eta nesken skiffean, hurrenez hurren.

