Bertsolaritza jaialdia bihar Hondartza kiroldegian
Gu ere bertsolari jaialdia ospatuko dute bihar arratsaldeko 17:30etik aurrera Hondartza kiroldegian. Horrela, ikasturte amaierarekin batera bertsolaritzaz gozatzen ari diren haur eta gazteak elkar topatzeko aukera izango dute. Egitasmoaren barruan, Gurutzeko Alabak, Talaia eta Ama Guadalupekoa ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako laugarren eta bosgarren maila arteko ikasleak arituko dira bertsotan kiroldegiko saskibaloi kantxan. Horietako ikasle talde bakoitzak bost minutu inguruko emanaldia prestatuko du Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko adituaren eta ikastetxe bakoitzeko irakasleen laguntzarekin. Ekitaldia dibertigarriagoa izan dadin, ikasleek gai ezberdinak jorratuko dituzte bertsotan, eta gainera, mozorrotuta joango dira. Lehen saioan laugarren mailako ikasleak arituko dira, eta hauek bukatutakoan, bosgarren mailakoak. Ahozko komunikazioa landuz Proiektu honen bidez, eskualdeko gazteek aukera paregabea dute ahozko komunikazioa lantzeko. Bertsolaritzaren hainbat baliabide erabiliz, ahozko adierazpena hobetzea, estrategia eraginkorrak bultzatzea, hizkuntza aldetiko sormena bultzatzea, jendeaurrean egoteko eta hitz egiteko oztopoak gainditzea lortzen saiatuko dira. Horrela, bertsolaritza ikastetxeetako hezkuntza proiektuan jasotako helburuak bermatzeko tresna gisa erabiliko dute. Proiektua Hondarribiko ikastetxe, Gipuzkoako Bertsozale Elkarte eta Hondarribiko Udaleko Euskara Zerbitzuaren elkarlanari esker sortu dute. Proiektu honetan Euskal Herriko 327 ikastetxek hartu dute parte. Gipuzkoako Bertsozale Elkartea duela hamaika urte hasi zen, herritako ikastetxeetan proiektuarekin lanean eta 45 herritan, Ikastetxeak bertsotan izeneko 70 jaialdi egingo dituzte eta guztira 8.800 ikasle inguru ariko dira. [...]

Gu ere bertsolari jaialdia ospatuko dute bihar arratsaldeko 17:30etik aurrera Hondartza kiroldegian. Horrela, ikasturte amaierarekin batera bertsolaritzaz gozatzen ari diren haur eta gazteak elkar topatzeko aukera izango dute.
Egitasmoaren barruan, Gurutzeko Alabak, Talaia eta Ama Guadalupekoa ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako laugarren eta bosgarren maila arteko ikasleak arituko dira bertsotan kiroldegiko saskibaloi kantxan. Horietako ikasle talde bakoitzak bost minutu inguruko emanaldia prestatuko du Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko adituaren eta ikastetxe bakoitzeko irakasleen laguntzarekin. Ekitaldia dibertigarriagoa izan dadin, ikasleek gai ezberdinak jorratuko dituzte bertsotan, eta gainera, mozorrotuta joango dira. Lehen saioan laugarren mailako ikasleak arituko dira, eta hauek bukatutakoan, bosgarren mailakoak.
Ahozko komunikazioa landuz
Proiektu honen bidez, eskualdeko gazteek aukera paregabea dute ahozko komunikazioa lantzeko. Bertsolaritzaren hainbat baliabide erabiliz, ahozko adierazpena hobetzea, estrategia eraginkorrak bultzatzea, hizkuntza aldetiko sormena bultzatzea, jendeaurrean egoteko eta hitz egiteko oztopoak gainditzea lortzen saiatuko dira. Horrela, bertsolaritza ikastetxeetako hezkuntza proiektuan jasotako helburuak bermatzeko tresna gisa erabiliko dute.
Proiektua Hondarribiko ikastetxe, Gipuzkoako Bertsozale Elkarte eta Hondarribiko Udaleko Euskara Zerbitzuaren elkarlanari esker sortu dute. Proiektu honetan Euskal Herriko 327 ikastetxek hartu dute parte. Gipuzkoako Bertsozale Elkartea duela hamaika urte hasi zen, herritako ikastetxeetan proiektuarekin lanean eta 45 herritan, Ikastetxeak bertsotan izeneko 70 jaialdi egingo dituzte eta guztira 8.800 ikasle inguru ariko dira.
Gainera, ekimenaren amaieran, liburu bana emango zaie ikasleei, Gu ere bertsotan du izena eta Gipuzkoako ikastetxeetako talde bakoitzaren argazkiez gain, eurek egindako bertsoak biltzen ditu.

