Aitor Lasa donostiarra eta Aritz Olarte oiartzuarra garaile aurresku lehian
Donostiar bat eta oiartzuar bat izan dira Gazte Mailako Gipuzkoako XXV. Aurresku Txapelketako garaileak: Aitor Lasa eta Aritz Olarte, hurrenez hurren. Lasa A Sailean aritu da (2000-2004 urte bitartean jaiotakoak) eta 154,75 puntu lortu ditu. Olartek, b...
Donostiar bat eta oiartzuar bat izan dira Gazte Mailako Gipuzkoako XXV. Aurresku Txapelketako garaileak: Aitor Lasa eta Aritz Olarte, hurrenez hurren. Lasa A Sailean aritu da (2000-2004 urte bitartean jaiotakoak) eta 154,75 puntu lortu ditu. Olartek, berriz, B Sailean parte hartu du (1996-1999 urte bitartean jaiotakoak), eta 192,5 puntu erdietsi ditu.
Larunbatean jokatu zuten aurresku txapelketa Errenteria Hiria Kulturgunean, eta Gipuzkoatik etorritako 24 dantzarik parte hartu zuten.
Eskualdeko ordezkariak 11 izan ziren, eta maila ona erakutsi zuten bi sailetan, baina batik bat B Sailean. Izan ere, garailea oiartzuarra izateaz gain, bigarrena errenteriarra izan zen, Beñat Salegi. A Sailean bi lezoarrak (Xabat Uranga eta Iker Belitxon) laugarren eta bosgarren izan ziren, hurrenez hurren.

