12 puntuko aldea dute oiartzuarrek euren alde
Herriarteko Pala Txapelketan, Oiartzun-Olaberria joaneko partida jokatu zuten Txosteko pilotariek larunbatean. Partida bana irabazi zuen talde bakoitzak. Paleta larruz, Oiartzunek 30-35 galdu zuen. Pala motzean, Oiartzunek 40-23 irabazi zuen. Emaitza...
Herriarteko Pala Txapelketan, Oiartzun-Olaberria joaneko partida jokatu zuten Txosteko pilotariek larunbatean. Partida bana irabazi zuen talde bakoitzak. Paleta larruz, Oiartzunek 30-35 galdu zuen. Pala motzean, Oiartzunek 40-23 irabazi zuen. Emaitza hauekin oiartzuarrak aukera ona dute finalera pasatzeko hurrengo asteburuko itzulerako partidan, 12 tantoko aldea baitute bere alde. Beste finalista, Donostia eta Andoainen arteko lehiatik aterako da.

