Udaleko prebentzio delegatuek salaketa aurkeztu dute Osalanen
Errenteriako Udaleko prebentzio delegatuek (LAB eta ELA sindikatuetako kideak) salaketa aurkeztu dute Osalanen Udaleko lan jazarpen kasuak direla eta: “Udalak ez du lan jazarpen kasu batean inolako espediente informatiborik irekitzea nahi ikustek...
Errenteriako Udaleko prebentzio delegatuek (LAB eta ELA sindikatuetako kideak) salaketa aurkeztu dute Osalanen Udaleko lan jazarpen kasuak direla eta: “Udalak ez du lan jazarpen kasu batean inolako espediente informatiborik irekitzea nahi ikusteko lan jazarpen eragin zuten pertsonek egun lanean jarraitzen duten ala ez”.
Prebentzio delegatuek jarritako salaketan zehazten dute Lan Arriskuen Legea urratu dela, “enpresaburua ez delako bermatzen ari ez segurtasuna ezta langileen lan osasuna ere, ez duelako txosten informatibo bat irekitzea bezalako neurririk hartu. Txosten horrek argituko luke Udaltzaingoko arduradunen artean langileari kalte psikologikoak eragin zizkion pertsona edo pertsonak egotea”.
Ondorioz, Lan jazarpena eta beste arrisku psikosozialak prebenitzeko eta gatazka horiei irtenbidea emateko protokoloak erabilgarritasuna galtzen duela iritzi diote prebentzio delegatuek.
Horrez gain, Lan Arriskuak Prebenitzeko Legea ere ez dela bete salatu dute, horrek esaten duenaren kontra “enpresaburuak ez duelako lan istripua ikertuk lan jazarpenaren zergatik argitzeko. ‘Ikerketa’ egin du prebentzio delegatuek eta Enpresa Batzordeak aurkeztutako salaketak behartuta”.