TA3 Nazioarteko Biltzarra egin dute Tknikan
Tknika Berrikuntzako Zentro Teknologikoan TA3 Nazioarteko Biltzarra egin dute egunotan. Helburu bikoitza dauka biltzar horrek: berrikuntza eta sormena sustatzea eta Atlantikoetako bi aldeetako praktikak eta esperientziak partekatzea. Guztira, 70 aditu ...
Tknika Berrikuntzako Zentro Teknologikoan TA3 Nazioarteko Biltzarra egin dute egunotan. Helburu bikoitza dauka biltzar horrek: berrikuntza eta sormena sustatzea eta Atlantikoetako bi aldeetako praktikak eta esperientziak partekatzea. Guztira, 70 aditu bildu dira Zamalbide auzoan dagoen zentroan, eta AEBetatik, Europatik eta Hegoafrikatik etorri dira.
Isabel Zelaa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak, Jose Miguel Oskoz Tknikako zuzendariak eta Jose Angel Rodriguez Errenteriako Udaleko Hezkuntza zinegotziak hartu zuten parte inaugurazioan. Zelaak adierazi zuen garrantzitsuak izango direla Tknikako bilkuratik ateratako erabakiak.