Merkatariak euskara ikasten
Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunearen eta Oiartzungo Udalaren arteko hitzarmenari esker, martxan da Oiartzungo merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera areagotzeko egitasmoa. Euskaraz zertxobait badakiten merkatari eta ostalariei zuzendutakoa ...
Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunearen eta Oiartzungo Udalaren arteko hitzarmenari esker, martxan da Oiartzungo merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera areagotzeko egitasmoa.
Euskaraz zertxobait badakiten merkatari eta ostalariei zuzendutakoa da. Bezeroekin ohiko elkarrizketak euskaraz izaten ikastea da ikastaroaren helburu nagusia.
Hiru merkatari eta ostalari bat animatu dira aurten euskara ikasteko ahalegina egitera: Mertxe Briones (Eurosofa Galaxia 2000), Isabel Santesteban (Azkar kirolak), Natalia Vinuesa (Amazkar taberna) eta Mertxe Conde (Txoko-Lore). Leire Beloki ari da irakasle lanetan.
Oso zaila izaten da merkatari eta ostalariekin euskara ikasteko taldea osatzea, beren ordutegiarengatik denbora gutxi geratzen zaielako libre. Horregatik, merkatari hauek libre duten tarte txikia euskara ikasteko erabiltzea eskertzekoa da.
Euskaraz atendituak izan nahi duten bezeroek egiten ari diren ahalegina eskertuko dute, dudarik gabe.