Mendian orientatzen ikasteko aukera, ibilian
Pasai Antxoko Jaizkibel Mendizale Taldeak Euskal Mendizale Federazioaren XXXII. Orientazio Ibilaldia antolatu du ekainaren 5erako. Federatutako mendizaleentzako proba da, eta Donibaneko Arrokaundietako Lord John Hay gotorlekuaren inguruan egingo dute. Edonork parte hartu dezake: haurrak, helduak, maila oneko nahiz apalagoko mendizaleak… «Saltsa horietan inoiz murgildu gabea izanik ere, bost axola. Proba ezazu eta goza esango genieke parte hartu nahi duten guztiei», zehaztu dute Euskal Mendizale Federazioko kideek. Antolatzaileek nabarmendu dute orientazio ibilaldiak ez duela norgehiagoka izateko asmorik. Mendian ahalik eta errazen ibiltzeko baliabideak zeintzuk diren ikastea da helburua. Hala, banaka edo taldeka (bi edo hiru pertsonakoak) parte har dezakete interesdunek, baina betebehar zehatz batzuk izango dituzte mendizaleek: iparrorratzak eta mapak interpretatzeko gaitasun minimoa izan behar dute. Zortzi ibilbide Ekainaren 5eko martxan 08:30etik 09:30era aterako dira taldeak. Bukaerako kontrola 14:00etarako jarri dute. Hala, antolatzaileek zortzi ibilbide prestatu dituzte, eta horietatik zein egin mendizaleen esku egongo da. Donibaneko Arrokaundietako irteera puntura joateko autobusak prestatu ditu Jaizkibel Mendizale Taldeak: 08:30ean aterako dira Antxoko Gure Zumarditik. Irteeran, aukeratutako ibilbidearen mapa bana (1:10.000 eskalakoa) emango zaie partaide guztiei, baita kontrolen koordenatuak, kontrolerako txartela, eta araudia ere. Kontrol horietan txartela zigilatzen ez dutenak lehiaketatik kanpo geldituko dira. Ibilaldia bukatuta, hala nahi duten parte hartzaileek lagun arteko bazkarian [...]
Pasai Antxoko Jaizkibel Mendizale Taldeak Euskal Mendizale Federazioaren XXXII. Orientazio Ibilaldia antolatu du ekainaren 5erako. Federatutako mendizaleentzako proba da, eta Donibaneko Arrokaundietako Lord John Hay gotorlekuaren inguruan egingo dute. Edonork parte hartu dezake: haurrak, helduak, maila oneko nahiz apalagoko mendizaleak… «Saltsa horietan inoiz murgildu gabea izanik ere, bost axola. Proba ezazu eta goza esango genieke parte hartu nahi duten guztiei», zehaztu dute Euskal Mendizale Federazioko kideek.
Antolatzaileek nabarmendu dute orientazio ibilaldiak ez duela norgehiagoka izateko asmorik. Mendian ahalik eta errazen ibiltzeko baliabideak zeintzuk diren ikastea da helburua. Hala, banaka edo taldeka (bi edo hiru pertsonakoak) parte har dezakete interesdunek, baina betebehar zehatz batzuk izango dituzte mendizaleek: iparrorratzak eta mapak interpretatzeko gaitasun minimoa izan behar dute.
Zortzi ibilbide
Ekainaren 5eko martxan 08:30etik 09:30era aterako dira taldeak. Bukaerako kontrola 14:00etarako jarri dute. Hala, antolatzaileek zortzi ibilbide prestatu dituzte, eta horietatik zein egin mendizaleen esku egongo da. Donibaneko Arrokaundietako irteera puntura joateko autobusak prestatu ditu Jaizkibel Mendizale Taldeak: 08:30ean aterako dira Antxoko Gure Zumarditik.
Irteeran, aukeratutako ibilbidearen mapa bana (1:10.000 eskalakoa) emango zaie partaide guztiei, baita kontrolen koordenatuak, kontrolerako txartela, eta araudia ere. Kontrol horietan txartela zigilatzen ez dutenak lehiaketatik kanpo geldituko dira.
Ibilaldia bukatuta, hala nahi duten parte hartzaileek lagun arteko bazkarian biltzeko aukera izango dute.
Izena, 31ra arte
Hilaren 31 baino lehen eman behar dute izena orientazio ibilaldian parte hartu nahi dutenek. Epe horretatik kanpo edo ibilaldiaren egunean bertan ezin da izenik eman.
Izena emateko Jaizkibel Mendizale Taldearen egoitzatik (Oarso kalea, 4, Pasai Antxo) pasatu behar da, asteazkenetan edo ostiraletan, 19:30etik 22:00etara. Bestela, www.jaizkibelmt.tk webgunearen bitartez ere eman daiteke izena: bertan behar diren datu guztiak eman behar dituzte mendizaleek.
Hala, izena ematerakoan, ekainaren 5eko bazkarira joan nahi duten azaldu behar dute parte hartzaileek. Aldi berean, Antxotik Arrokaundieta aldera joateko autobus zerbitzua ere beharko duten zehaztu behar dute.