Legegintzaldiko azkeneko ohiko bilkura egingo dute asteazkenean
Datorren asteazkenean, ekainaren 1ean, legegintzaldiko azkeneko udalbatzarra egingo dute. Ohi bezala, 19:30ean hasiko da plenoa. Bertan zazpi puntu jorratuko dituzte zinegotziek. Horien artean, Lezoko apartamentu babestuen araudi aldaketari hasierako o...
Datorren asteazkenean, ekainaren 1ean, legegintzaldiko azkeneko udalbatzarra egingo dute. Ohi bezala, 19:30ean hasiko da plenoa. Bertan zazpi puntu jorratuko dituzte zinegotziek.
Horien artean, Lezoko apartamentu babestuen araudi aldaketari hasierako onarpena ematea aztertuko dute. Beste bi puntutan aurrekontuan bi atal aldatzea aztertuko dute. Alde batetik, kreditu gehigarriak eta, bestetik, kreditu transferentziak. Azkeneko puntu nagusia zinegotzien ondasun eta bateraezintasun ereduak onartzeko proposamena aztertzea izango da.