Kontaktuen errondari ekin dio Bilduk
Udalean ordezkaritza lortu duten alderdi guztiekin hitz egiteko asmoa dutela eta dagoeneko lehen kontaktuak hasi dituztela iragarri du Bilduk. Hauteskundeetan lortutako emaitzak baloratzeko deitutako agerraldian egin dute iragarpena, gaur arratsaldean, Antxoko Alkartetxean. “Herritarrek gehiengo zabala eta gobernatzeko ardura Bilduri eman badiote ere, gure herria guztien artean eta bazterketarik gabe eraiki behar dugula pentsatu eta defendatuko dugu”, esan dute. Agerraldian Amaia Agirregabiria, Roberto Lopez Etxazarreta eta Iker Rodriguez izan dira. “Gure programan argi eta garbi adierazi genuen bezala, gure gobernuko ateak gure herriaren alde lan egin nahi duen zinegotzi orori zabalik egongo dira, gure herriak erabakitzen duena errespetatzeko prest dagoen guztiari”, adierazi du Agirregabiriak. Bilduren arabera, “hemen eraiki eta erabakitzearen aldeko Udala osatu dute herritarrek” eta, aitzitik, “herria salgai jarri nahi duten horiei” herritarrek “zaplazteko ederra” eman dietela iritzi diote. “Pasaitarrok badakigu zer nahi eta behar dugun, guztion artean eraikiko dugu etorkizuna” gaineratu dute. “Herri baten garaipena” “Izugarria” iritzi diote Bilduko kideek hauteskundeetan jasotako babesari, eta “bere neurrian hartu eta kudeatuko dutela” esan dute: “Konfiantza eskertu beharrean gaude, pozik egoteko motiboak eman dizkigute baina lanerako, elkarlanerako enkargua egin digute” ohartarazi dute. “Garbi dugu herri baten garaipena dela, guztion garaipena”, gaineratu dute. Haiekin batera lanean aritu direnei eskerrak luzatu diete baita ere [...]
Udalean ordezkaritza lortu duten alderdi guztiekin hitz egiteko asmoa dutela eta dagoeneko lehen kontaktuak hasi dituztela iragarri du Bilduk. Hauteskundeetan lortutako emaitzak baloratzeko deitutako agerraldian egin dute iragarpena, gaur arratsaldean, Antxoko Alkartetxean. “Herritarrek gehiengo zabala eta gobernatzeko ardura Bilduri eman badiote ere, gure herria guztien artean eta bazterketarik gabe eraiki behar dugula pentsatu eta defendatuko dugu”, esan dute. Agerraldian Amaia Agirregabiria, Roberto Lopez Etxazarreta eta Iker Rodriguez izan dira. “Gure programan argi eta garbi adierazi genuen bezala, gure gobernuko ateak gure herriaren alde lan egin nahi duen zinegotzi orori zabalik egongo dira, gure herriak erabakitzen duena errespetatzeko prest dagoen guztiari”, adierazi du Agirregabiriak.
Bilduren arabera, “hemen eraiki eta erabakitzearen aldeko Udala osatu dute herritarrek” eta, aitzitik, “herria salgai jarri nahi duten horiei” herritarrek “zaplazteko ederra” eman dietela iritzi diote. “Pasaitarrok badakigu zer nahi eta behar dugun, guztion artean eraikiko dugu etorkizuna” gaineratu dute.
“Herri baten garaipena”
“Izugarria” iritzi diote Bilduko kideek hauteskundeetan jasotako babesari, eta “bere neurrian hartu eta kudeatuko dutela” esan dute: “Konfiantza eskertu beharrean gaude, pozik egoteko motiboak eman dizkigute baina lanerako, elkarlanerako enkargua egin digute” ohartarazi dute. “Garbi dugu herri baten garaipena dela, guztion garaipena”, gaineratu dute.
Haiekin batera lanean aritu direnei eskerrak luzatu diete baita ere “beraien lanari esker” lortu dutelako dauden tokira iristea. “Gurekin nahi eta behar ditugu, eta gure ondoan izango ditugula hitz ematen dugu”, esan dute. “Orain arte ereindakotik edango dugu, aurrekoek jorratu dute eta loratzen hasi da, guk uzta jasotzeko lan egiten jarraituko dugu”.