Irungo hamalau auzoetatik hamaikatan irabazi ditu hauteskundeak PSE-EEk
Irungo Udalak joan den igandeko hauteskundeen emaitza ofizialak jakinarazi ditu. Hala, jakinak diren emaitza orokorrez gain, auzoz auzo zein emaitza izan diren jakinarazi du Udalak. Hamalau auzotako emaitzen analisia egiten bada, horietatik hamaikatan irabazi du PSE-EEk: Anaka, Arbes, Artia, Belaskoenea, Erdialdea, Dunboa, Elitxu-Lapize, Larreaundi-Olaberria, Pinar, San Miguel eta Santiago-Beraun dira auzo horiek. Bilduk, berriz, bi auzotan irabazi du, Alde Zaharrean eta Katean. EAJrentzat izan da Behobia-Pausun garaipena. Datu zehatzak, ondoko estekan klikatuz gero (PDF artxiboa da).Irungo emaitzak