Emakumea Pilotarin, herriko hiru ordezkari
V. Emakumea Pilotari Eguna izango da bihar (hilak 28) Iruran. Emakumea Pilotari egitasmoaren ikasturte bukaerako festa izaten da jai hori. Aurten, Oiartzungo taldeak ere parte hartuko du —iaz ere han izan ziren; aurten bigarren ikasturtez egin bait...
V. Emakumea Pilotari Eguna izango da bihar (hilak 28) Iruran. Emakumea Pilotari egitasmoaren ikasturte bukaerako festa izaten da jai hori. Aurten, Oiartzungo taldeak ere parte hartuko du —iaz ere han izan ziren; aurten bigarren ikasturtez egin baita Emakumea Pilotari Oiartzunen—.
Guztira, bederatzi herritako emakume pilotariek parte hartuko dute: Azkoitia; Azpeitia; Donostia; Hernani; Ibarra; Oiartzun; Tolosa; Zarautz eta Zizurkil.
Oiartzungo taldea hiru pilotarik osatuko dute: Katixa Arabolazak, Eneritz Mitxelenak eta Jaione Urkizuk.