Aurresku txapelketa eta ‘Hnuy Illa’, asteburuan
Landare elkarteak dantzarekin hitzordu bikoitza prestatu du astebururako. Batetik, Gazte Mailako Gipuzkoako Aurresku Txapelketa izango da bihar Errenteria Hiria Kulturgunean; bestetik, Kukai Dantza Konpainiak Hnuy Illa lana emango du toki berean, etzi. Gazte Mailako Gipuzkoako Aurresku Txapelketaren 25. ekitaldia da aurtengoa. Horregatik, Landareko kideek lehia horretan txapeldun izan diren guztiak omentzeko, herrira ekarriko ditu eta bitan egingo die gorazarre. Lehenik, 12:30ean eta Xabier Olaskoaga plazan, Ereintza Dantza Taldeko neskek soka dantza egingo dute, eta harrera egin diete aurreko ekitaldietan aurresku lehian txapeldun izan direnei. Gero, 17:30etik aurrera, aurreskulari gazteen lehia izango da Errenteria Hiria Kulturgunean: bertan tarte berezia izango dute txapeldun zaharrek. Kukai, etxean Etzi, 19:00etatik aurrera, Kukaik Hnuy Illa emango du Errenteria Hiria Kulturgunean. Bigarrenez egingo dute ikuskizun hori euren sorterrian Kukaikoak: lehenengo saioa oso arrakastatsua izan zen, eta hainbat herritarrek ezin izan zuten dantza saioa ikusi sarrerarik gabe gelditu zirelako. Hala, sarrerak Errenteria Hiria Kulturgunean, Landaren, Arkaitzan eta Xenpelar kultur dendan daude salgai, hamar euroan. Sarreren irabazleak OARSO BIDASOKO HITZA-k zozketa egin du Kukairen ikuskizunerako lau sarrera banatzeko. Jaso diren dei guztien artetik, honakoek jasoko dute saria: Martxelo Saizar (bi sarrera) eta Kristina Castaño (beste bi sarrera). Irabazleek Errenteria Hiria Kulturguneko leihatilan jaso behar dituzte sarrerak, etziko saioa [...]
Landare elkarteak dantzarekin hitzordu bikoitza prestatu du astebururako. Batetik, Gazte Mailako Gipuzkoako Aurresku Txapelketa izango da bihar Errenteria Hiria Kulturgunean; bestetik, Kukai Dantza Konpainiak Hnuy Illa lana emango du toki berean, etzi.
Gazte Mailako Gipuzkoako Aurresku Txapelketaren 25. ekitaldia da aurtengoa. Horregatik, Landareko kideek lehia horretan txapeldun izan diren guztiak omentzeko, herrira ekarriko ditu eta bitan egingo die gorazarre. Lehenik, 12:30ean eta Xabier Olaskoaga plazan, Ereintza Dantza Taldeko neskek soka dantza egingo dute, eta harrera egin diete aurreko ekitaldietan aurresku lehian txapeldun izan direnei. Gero, 17:30etik aurrera, aurreskulari gazteen lehia izango da Errenteria Hiria Kulturgunean: bertan tarte berezia izango dute txapeldun zaharrek.
Kukai, etxean
Etzi, 19:00etatik aurrera, Kukaik Hnuy Illa emango du Errenteria Hiria Kulturgunean. Bigarrenez egingo dute ikuskizun hori euren sorterrian Kukaikoak: lehenengo saioa oso arrakastatsua izan zen, eta hainbat herritarrek ezin izan zuten dantza saioa ikusi sarrerarik gabe gelditu zirelako. Hala, sarrerak Errenteria Hiria Kulturgunean, Landaren, Arkaitzan eta Xenpelar kultur dendan daude salgai, hamar euroan.
Sarreren irabazleak
OARSO BIDASOKO HITZA-k zozketa egin du Kukairen ikuskizunerako lau sarrera banatzeko. Jaso diren dei guztien artetik, honakoek jasoko dute saria: Martxelo Saizar (bi sarrera) eta Kristina Castaño (beste bi sarrera). Irabazleek Errenteria Hiria Kulturguneko leihatilan jaso behar dituzte sarrerak, etziko saioa hasi baino lehen.