Kuadrillategi egitasmorako lan poltsa osatu nahi du Ttur-tturrek

Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak lan poltsa osatu nahi du Kuadrillategi egitasmorako. Interesa dutenek hiru baldintza bete behar dituzte: 18 urte beteta izatea, oiartzuarrak izatea eta Kuadrillategi egitasmoan sinestea. Curriculuma ekainaren 3a baino ...

Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak lan poltsa osatu nahi du Kuadrillategi egitasmorako. Interesa dutenek hiru baldintza bete behar dituzte: 18 urte beteta izatea, oiartzuarrak izatea eta Kuadrillategi egitasmoan sinestea.

Curriculuma ekainaren 3a baino lehenago bidali behar da tturttur.oiartzun@gmail.com-era, edo Aialde kalea 2, Fermiñene etxea helbidera. Aurretik bidalita dutenei curriculuma eguneratzea gomendatu diete Ttur-tturretik.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.