Frankismoaren errepresioa pairatu zuten Trintxerpeko marinelak gogoratuko dituzte

Fato Cultural Galegoak antolatuta Letras Galegas ospatuko dituzte asteburuan San Pedron. Bideo emanaldi batekin ekingo diete jardunaldiei. Ostiralean (hilak 27) Memorias Rotas. A balada do comandante moreno dokumetala emango dute, 19:30etik aurrera Uda...

Fato Cultural Galegoak antolatuta Letras Galegas ospatuko dituzte asteburuan San Pedron. Bideo emanaldi batekin ekingo diete jardunaldiei. Ostiralean (hilak 27) Memorias Rotas. A balada do comandante moreno dokumetala emango dute, 19:30etik aurrera Udal Aretoan. Larunbatean, toki berean, hitzaldia emango du Dionisio Pereira historialariak, A represion franquista contra os mariñeiros galegos de Trintxerpe (1936-1939) izenburupean. Horrez gain, bere azken liburuaren aurkezpena egingo du Pereirak. Loita de clases e represion franquista no mar 1864-1939 izenburua du historialari galiziarraren azken liburuak.

Pasaiako galiziarrek urtero Daniel de Castelaori eskaintzen dioten emanaldiarekin bukatuko da igandean, aurtengo Letras Galegas-en egitaraua. 11:45ean izango da omenaldia, Arrantzaleen Auzoan, omendutakoaren izena duen kalean. Ordu laurden lehenago Manuel Gonzalezi egingo diote aitortza, bere oroigarriaren aurrean.  11:00etan meza ospatuko dute galegoz eta aurretik Novas Fontes taldeko gaita jotzaileak ariko dira Arrantzaleen Auzoan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.