Xabier Iridoy (EAJ): “Ikuspegia ireki da, eta kontuan hartu beharko dute”
Sozialistekin gobernatzea ez du baztertzen EAJk, ia 500 bozka eta aulki bat irabazita —4.583 boto, 5 zinegotzi, %17,89rekin—. Gaur elkartuko da Irungo Uri Batzarra emaitzak aztertu eta hurrengo urratsak zehazteko. Xabier Iridoy alkategaiak Santanok kudeatzeko modu ezberdina agertu beharko duela aurreratu du: «benetako akordioetara iristeko ordua da, ibilbide luzekoak, sakonekoak». Oso gustura daude jeltzaleak igandeko emaitzekin. «Ikusten dugu hiriko ikuspegia ireki dela eta gobernuak hori kontuan hartu beharko du», gaineratu du Iridoyk.