Udala martxan jarri nahi du EAJk lehenbailehen
Emaitzak bilduta, balorazioak egiten hasi dira Hondarribiko Udaleko ordezkari berriak. EAJk lortu du alkatetza, eta bi zinegotzi gehiago izango ditu, zortzi guztira, Bildu izan da bigarren, eta bost ordezkari izango ditu. PSE-EEk bi zinegotzi eskuratu ditu, eta Hamaikabatek eta PPk bana. Aitor Kerejetak, Hondarribiko alkateak hondarribiarrak zoriondu nahi izan ditu, “istilurik gabeko egun lasaia izan zen igandekoa, eta herritarren parte hartzea eskertzekoa da. Emaitzak ikaragarriak izan dira, eta oso konsziente gara erantzunkizun haundiagoa daukagula orain. Bi zinegotzi gehiago dauzkagu eta eta ondorioz, eginbehar gehiago. Zazpigarren zinegotzia espero genezaken, baina zortzigarrena sorpresa izan da”. Ekainaren 11n izendatuko dute alkate berria eta, “gainontzeko alderdiek duten jarrera ikusiko dugu, baina udala lehen bait lehen martxan jartzea dugu helburu bakarra. Azken hilabetetan denbora nahikoa galdu dugu”. Bildu, bigarren indarra Ibai Labaien, Bilduko zerrendaburua pozik azaldu da, “lehen helburua bete dugu, %25a baino gehiago lortu dugu, eta laguntza handia da guretzat. Hondarribiak duen alternatiba Bildu da”. Labaienek eskerrak eman nahi izan ditu, “gugan konfidantza jarri duten guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu. Bost zinegotzirekin, datozen lau urtetan programa Udalean defendatzeko lan talde handia daukagu”. Gainera, ordezkari berriak aurrera begira jarri dira jada eta argi dute helburua “gainontzeko alderdiekin hitz egiteko prest gaude, gure programa defendatzeko helburuarekin [...]
Emaitzak bilduta, balorazioak egiten hasi dira Hondarribiko Udaleko ordezkari berriak. EAJk lortu du alkatetza, eta bi zinegotzi gehiago izango ditu, zortzi guztira, Bildu izan da bigarren, eta bost ordezkari izango ditu. PSE-EEk bi zinegotzi eskuratu ditu, eta Hamaikabatek eta PPk bana.
Aitor Kerejetak, Hondarribiko alkateak hondarribiarrak zoriondu nahi izan ditu, “istilurik gabeko egun lasaia izan zen igandekoa, eta herritarren parte hartzea eskertzekoa da. Emaitzak ikaragarriak izan dira, eta oso konsziente gara erantzunkizun haundiagoa daukagula orain. Bi zinegotzi gehiago dauzkagu eta eta ondorioz, eginbehar gehiago. Zazpigarren zinegotzia espero genezaken, baina zortzigarrena sorpresa izan da”. Ekainaren 11n izendatuko dute alkate berria eta, “gainontzeko alderdiek duten jarrera ikusiko dugu, baina udala lehen bait lehen martxan jartzea dugu helburu bakarra. Azken hilabetetan denbora nahikoa galdu dugu”.
Bildu, bigarren indarra
Ibai Labaien, Bilduko zerrendaburua pozik azaldu da, “lehen helburua bete dugu, %25a baino gehiago lortu dugu, eta laguntza handia da guretzat. Hondarribiak duen alternatiba Bildu da”. Labaienek eskerrak eman nahi izan ditu, “gugan konfidantza jarri duten guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu. Bost zinegotzirekin, datozen lau urtetan programa Udalean defendatzeko lan talde handia daukagu”. Gainera, ordezkari berriak aurrera begira jarri dira jada eta argi dute helburua “gainontzeko alderdiekin hitz egiteko prest gaude, gure programa defendatzeko helburuarekin betiere”.