TAOren auzian Eyssak udalbatzari iruzur egin diola salatu du ELAk
Hiriko TAO zerbitzuko langileen ordezkaritza duen ELA sindikatuak egiten ari diren greba “luzerako luzatu” daitekeela jakinarazi du, ostiralean lehen aldiz Eyssa enpresarekin elkartu eta gero. Sindikatuak salatu du enpresak Irungo udalbatz...
Hiriko TAO zerbitzuko langileen ordezkaritza duen ELA sindikatuak egiten ari diren greba “luzerako luzatu” daitekeela jakinarazi du, ostiralean lehen aldiz Eyssa enpresarekin elkartu eta gero. Sindikatuak salatu du enpresak Irungo udalbatzak duela aste batzuk adostutako akordioari “iruzur egin” diola. Bi aldeei negoziatzeko eta negoziaketa Irunen izateko galdegiten zuen osoko bilkurak, eta enpresak akordioa hitzartu zuen Donostian CCOO eta UGTrekin. Bi aldeek soldata igoerak zehaztu zituzten: %1,5 2009rako eta 2010erako, eta %3,2 2011rako.
Bi sindikatuek langile batzordean gutxiengo direla gogora ekarri du ELAk —4 ordezkari dituzte, ELAk beste 4 eta USOk 1—. “Eyssak Donostiako gehiengo sindikalari muzin egin dio eta, are okerrago, Irungo errealitateari kasurik egin ez dio, hain justu greba dagoen hiriko egoerari”, salatu du sindikatu abertzaleak.
Urte amaiera arte
Enpresari Irungo ordezkaritzarekin negoziatzeko exijitzen dio ELA sindikatuak: “Langileek ez dituzte bere izenean negoziatu ez diren lan baldintza batzuk onartuko eta, Eyssak jarrera hori aldatu ezean, TAO zerbitzuaren greba urte amaiera arte luzatzeko prest” daudela gaineratu dute ELAko ordezkariek.