Radka Vodickova eta Jon Unanue III. Triatloiko txapeldunak
Hondarribiko III. Triatloia jokatu zuten larunbatean eta bi proba izan ziren; Promozio triatloia bata, eta sprint triatloia bestea, federatuentzat. Promozio triatloian 325 metro igerian, 10 kilometro bizikleta gainean eta 2,5 kilometro lasterka egin z...
Hondarribiko III. Triatloia jokatu zuten larunbatean eta bi proba izan ziren; Promozio triatloia bata, eta sprint triatloia bestea, federatuentzat. Promozio triatloian 325 metro igerian, 10 kilometro bizikleta gainean eta 2,5 kilometro lasterka egin zituzten, eta Imanol Ugartemendia hondarribiarra iritsi zen lehen postuan San Pedro kalean jarri zuten helmugara.
Sprint triatloian 750 metro igerian, 20 kilometro bizikleta gainean, eta 5 kilometro lasterka egin zituzten. Gizonezkoetan, Jon Unanue (SVC Seguridad) zarauztarra izan zen garaile eta emakumezkoetan berriz, Radka Vodikova (T. Fuente Alamo) txekiarra. Taldeka, Garraitz Triatloi Talde lekeitiarra nagusi izan zen emakumezkoetan eta Krafft Atletiko talde donostiarra gizonezkoetan.
Gune natural ezin hobea
Iragan urteko proba errepikatzeko eskualdeko kirolarien eskariak jasota, Hondarribiko III Triatloia egitera animatu dira. «Hondarribiak triatloi proba egiteko gune natural ezin hobea eskaintzen du, izan ere, Jaizkibel mendiak eta Bidasoa ibaiaren bokaleak zirkuitu polit eta estua egiteko aukera ematen dute», azaldu zuten antolatzailek. Sei urte darama Txirrindulari Elkarteak triatloiaren aldeko ekintzak egiten. Honela, herritarrentzako promozio triatloian, modalitate hau praktikatzen ez duten pertsonek probatzeko aukera izan zuten, distantzia motzagoekin.