Perez de San Roman: “Herriarentzako eta herritarrentzako egingo dugu lan”
Datuak pixka bat gehiago digerituta, emaitzen balorazioa egin dute Aiora Perez de San Roman Bilduren alkategaiak eta Xanet Arozena Hamaikabaten (H1!) zerrendaburuak. Aiora Perez de San Roman “Oso balorazio positiboa egiten dugu, izan ere, espero...
Datuak pixka bat gehiago digerituta, emaitzen balorazioa egin dute Aiora Perez de San Roman Bilduren alkategaiak eta Xanet Arozena Hamaikabaten (H1!) zerrendaburuak.
Aiora Perez de San Roman
“Oso balorazio positiboa egiten dugu, izan ere, espero baino askoz emaitza hobeagoak izan ditugu. Hortik aurrera, gure taldean bakoitzaren lana banatzea izango da gure lehen eginbeharrekoa. Lanean berehala hasteko asmoa dugu, beraz, zinegotzi bakoitzaren lan arloa zehaztuko dugu. Herritarrei dagokienez, ezer baino lehen, eskerrak eman nahi dizkiegu. Horrez gain, jakinarazi nahi diegu ilusio handia duen taldea garela eta lanerako gogoz gaudela. Herriari irekita gaude, guregana jo dezakete iradokizunak, kexak, ideiak… helarazteko. Laburbilduz, herriarentzako eta herritarrentzako egingo dugu lana”.
Xanet Arozena
“Espero baina boto gutxiago eskuratu ditugu, beraz, ezin ditugu emaitzak ontzat eman. Txarrak dira guretzako, baina herriak hitz egin du. Bilduri eman diote babesa herritarrek, eta Bilduren barnean ezker abertzaleari. Espero dezagun herritarrek emandako konfiatzari ez hutsik egitea eta esandakoa betetzea, baita ETA desagertzea ere”.