Oinatz Mitxelena (Bildu): “Oso pozik gaude Irunen 4.400 boto lortu eta gero”
Oinatz Mitxelena Bilduko hautagaia oso pozik agertu da hauteskunde gauean lortutako emaitzekin, batez ere eskuratutako bozka kopuruarekin (4.406 boto, eta 5 zinegotzi lortu ditu koalizio ezkertiar independentistak, botoen % 17,20arekin): “4400 bozka asko dira eta oso pozik gaude. Bost zinegotzi lortzea ere ondo dago, baina horretan parte hartzearen jeitsierak eragin du ere”. Bere ustez PSEren jeitsiera egoera orokorrarekin parekatu daiteke. “Espainian jaso duen porrotaren isla izan da Irun. PSE-EEren lehengo boto emaile asko abstenituko zireneko susmoa genuen, eta hori gertatu da”, adierazi du. Gobernua osatzeko sozilistekin elkartzeari buruz argi dauka Bilduko hautetsi berriak: “Irun euskalduntzeko benetako urratsak ematea eta politika partehartzaileak aurrera eramatea eskatuko dugu”. Euskal Herriak bizi duen normalizazio prozesuaren alde lan egiteko konpromisoa agertu nahi izan du Mitxelenak, “egoera demokratikoan aurreraino iritsi arte”. Bilduren zinegotziak Oinatz Mitxelena Lohitzune Txarola Juan Maria Unanue Miren Olatz Agirre Juan Carlos Martinez
Oinatz Mitxelena Bilduko hautagaia oso pozik agertu da hauteskunde gauean lortutako emaitzekin, batez ere eskuratutako bozka kopuruarekin (4.406 boto, eta 5 zinegotzi lortu ditu koalizio ezkertiar independentistak, botoen % 17,20arekin): “4400 bozka asko dira eta oso pozik gaude. Bost zinegotzi lortzea ere ondo dago, baina horretan parte hartzearen jeitsierak eragin du ere”. Bere ustez PSEren jeitsiera egoera orokorrarekin parekatu daiteke. “Espainian jaso duen porrotaren isla izan da Irun. PSE-EEren lehengo boto emaile asko abstenituko zireneko susmoa genuen, eta hori gertatu da”, adierazi du.
Gobernua osatzeko sozilistekin elkartzeari buruz argi dauka Bilduko hautetsi berriak: “Irun euskalduntzeko benetako urratsak ematea eta politika partehartzaileak aurrera eramatea eskatuko dugu”. Euskal Herriak bizi duen normalizazio prozesuaren alde lan egiteko konpromisoa agertu nahi izan du Mitxelenak, “egoera demokratikoan aurreraino iritsi arte”.
Bilduren zinegotziak
- Oinatz Mitxelena
- Lohitzune Txarola
- Juan Maria Unanue
- Miren Olatz Agirre
- Juan Carlos Martinez