Juana Bengoetxea (PP): “Gure konpromisoak ateratzen saiatuko gara”
Irungo PP laugarren indarra izatera pasatu da, baina eserleku bat gehiago lortu du, eta botoetan eta batezbestekoan gora egin du (2011n 4.393 boto eta %17,21, eta 2007an 4.320 bozka eta %16,10). Sozialistek negoziatu beharko dute gobernua osatzeko eta popularrena dirudi lehenengo aukera. Horregatik pozik agertu da Juana Bengoetxea eta “denen onerako lan egiten saiatuko” direla esan du. “Oposizioan egotea gobernuan egotea bezain duina” dela nabarmendu nahi izan du, hori bai, Santanok gobernua osatzeko deituz gero, “aurrera eraman nahi ditugun konpromisoen gainean” hitzegiteko bilduko direla nabarmendu du. PPren hautetsiak Juana Bengoetxea Jose Maria Trimiño Muriel Larrea Jose Manuel Lizarraga Iñigo Manrique
Irungo PP laugarren indarra izatera pasatu da, baina eserleku bat gehiago lortu du, eta botoetan eta batezbestekoan gora egin du (2011n 4.393 boto eta %17,21, eta 2007an 4.320 bozka eta %16,10). Sozialistek negoziatu beharko dute gobernua osatzeko eta popularrena dirudi lehenengo aukera. Horregatik pozik agertu da Juana Bengoetxea eta “denen onerako lan egiten saiatuko” direla esan du. “Oposizioan egotea gobernuan egotea bezain duina” dela nabarmendu nahi izan du, hori bai, Santanok gobernua osatzeko deituz gero, “aurrera eraman nahi ditugun konpromisoen gainean” hitzegiteko bilduko direla nabarmendu du.
PPren hautetsiak
- Juana Bengoetxea
- Jose Maria Trimiño
- Muriel Larrea
- Jose Manuel Lizarraga
- Iñigo Manrique