Hondakin elektriko eta elektronikoei buruz informatuko dute bihar
Stéphanie Dessein Bil Ta Garbi sindikatuko bereizketaren aholkularia Hendaiako hondakindegian izanen da asteazkenean, hilaren 25ean, hondakin elektriko eta elektronikoei buruz herritarrei informatzeko, 08:30etik 12:00etara eta 13:30etik 18:00etara. An...
Stéphanie Dessein Bil Ta Garbi sindikatuko bereizketaren aholkularia Hendaiako hondakindegian izanen da asteazkenean, hilaren 25ean, hondakin elektriko eta elektronikoei buruz herritarrei informatzeko, 08:30etik 12:00etara eta 13:30etik 18:00etara.
Animazio horri esker, herritarrek informazio argia ukan ahalko dute hondakin elektriko eta elektronikoen bideratzeari buruz, eta bilketa, bereizketa eta baloraketa aterabideak azalduko zaizkie. Txakamartegiko hondakindegira hondakin elektriko eta elektronikorik ekarriko dutenei, kotoizko poltsa bat emanen zaie horren truke. 0559-20 35 67. Ekimenaren helburua birziklatzearen erronkak hobeki ulertzea da: hondakin elektriko eta elektronikoen berrerabiltzea, gai lanjerosen desagerraraztea eta gai baloragarrien birziklatzea.

