Herriarteko txapelketan final-laurdenetara pasatu da Oiarpe
Duela bi asteburu, Oiartzungo pilotariek Astigarragaren kontrako hiru mailatako partidak —kadeteak, gazteak eta helduak— irabaztea lortu zuten, Herriarteko Pilota Txapelketaren barnean. Azkeneko larunbata honetan jokatu zuten itzulikoa Madalensoron, eta oiartzuarrek berriro irabazi zituzten hiru partidak. Kadeteetan, Andoni Ugaldek eta Aitzol Arzallusek 22-2 irabazi zieten Olarrari eta Zubillagari. Gazteetan, Jokin Hernandezek eta Ander Imazek 22-13 gainditu zituzten Otaño eta Gurutzalde. Helduetan, Gorka Agirrezabalagak eta Iñigo Ugaldek 22-15 irabazi zuten Salaberriaren eta Arrietaren kontra. Hala, final-laurdenetarako sailkatu dira oiartzuarrak. Hurrengo kanporaketa usurbildarren kontra jokatuko dute, lehenengoz Madalensoron. Ostiralean izango da, 19:45etik aurrera. Hiru partida gogor dituzte aurretik oiartzuarrek, baina final erdietara sailtzeko gogoz daude, eta duten guztia emango dute hori lortzeko. Beste lehiak Añorgako Txapelketan, 22 urtez azpikoetan, aurrera jarraitzen du Oiarpek. Azkeneko partida 22-18 irabazi dute Aritz Arribillagak eta Iñigo Ugaldek, Lobanen eta Iraizozen kontra. Gipuzkoako Alebinen Talentuen Txapelketan, partida bat irabazi eta beste bat galdu dute Oiarpeko pilotariek. Imanol Ugaldek 14-16 galdu du asteburuan Añorgako Expositoren kontra. Aitor Leonetek 16-4 irabazi dio Oiarbideri.
Duela bi asteburu, Oiartzungo pilotariek Astigarragaren kontrako hiru mailatako partidak —kadeteak, gazteak eta helduak— irabaztea lortu zuten, Herriarteko Pilota Txapelketaren barnean.
Azkeneko larunbata honetan jokatu zuten itzulikoa Madalensoron, eta oiartzuarrek berriro irabazi zituzten hiru partidak. Kadeteetan, Andoni Ugaldek eta Aitzol Arzallusek 22-2 irabazi zieten Olarrari eta Zubillagari. Gazteetan, Jokin Hernandezek eta Ander Imazek 22-13 gainditu zituzten Otaño eta Gurutzalde. Helduetan, Gorka Agirrezabalagak eta Iñigo Ugaldek 22-15 irabazi zuten Salaberriaren eta Arrietaren kontra.
Hala, final-laurdenetarako sailkatu dira oiartzuarrak. Hurrengo kanporaketa usurbildarren kontra jokatuko dute, lehenengoz Madalensoron.
Ostiralean izango da, 19:45etik aurrera. Hiru partida gogor dituzte aurretik oiartzuarrek, baina final erdietara sailtzeko gogoz daude, eta duten guztia emango dute hori lortzeko.
Beste lehiak
Añorgako Txapelketan, 22 urtez azpikoetan, aurrera jarraitzen du Oiarpek. Azkeneko partida 22-18 irabazi dute Aritz Arribillagak eta Iñigo Ugaldek, Lobanen eta Iraizozen kontra.
Gipuzkoako Alebinen Talentuen Txapelketan, partida bat irabazi eta beste bat galdu dute Oiarpeko pilotariek. Imanol Ugaldek 14-16 galdu du asteburuan Añorgako Expositoren kontra. Aitor Leonetek 16-4 irabazi dio Oiarbideri.