EATek ohiko batzarrera deitu du
Etzi batzar orokorra egingo du Errenteriako Atletismo Taldeak (EAT), eta bazkide guztiei bertaratzeko deia egin die. Lehenengo deialdia 19.00etan izango da, eta bigarrena 19:30ean, biak Reina Aretoan. Estatutuak berritzea izango da gairik garrantzitsue...
Etzi batzar orokorra egingo du Errenteriako Atletismo Taldeak (EAT), eta bazkide guztiei bertaratzeko deia egin die. Lehenengo deialdia 19.00etan izango da, eta bigarrena 19:30ean, biak Reina Aretoan. Estatutuak berritzea izango da gairik garrantzitsuena, eta horrez gain, atletismoan eginiko denboraldia laburbilduko dute.