‘Como como coco me descoco poco’, ikusteko aukera, etzidamu
Ostiralean antzerkiarekin zita jarri dute Lezon. Quemadura Teatro taldearen Como como coco me descoco poco antzezlana ikusteko aukera izango da Gezala Auditoriumean. Saioa 20:00etan hasiko da. Bi aktore igoko dira oholtzara, Josune Monton eta Laura Lop...
Ostiralean antzerkiarekin zita jarri dute Lezon. Quemadura Teatro taldearen Como como coco me descoco poco antzezlana ikusteko aukera izango da Gezala Auditoriumean. Saioa 20:00etan hasiko da.
Bi aktore igoko dira oholtzara, Josune Monton eta Laura Lopez. “Gogoaren striptease-a” egingo dute, eta pertsonek eguneroko beldurrak ezkutatzeko egiten dituzten “tontakeriak” erakusten dituzte. Erritmo handiko antzezlana da, eta “zoramen handia” duena. Hainbat pertsonaien paperak jokatuko dituzte Lopezek eta Montonek.
Guztiek dute ezaugarri komuna: erotuta daudela eta erotasun hori mozorrotu behar dutela. “Nork ez du gauza bat sentitu eta kontrakoa egin?”, diote Quemadurakoek. Gezala eroetxe bilakatuko dela gaineratu dute.