Atez atekoaren aldeko ebazpena eman dute epaileek
Hernaniko Udalak zaborra atez ate biltzeko duen eskumenari ezarri zioten kautelazko neurria bertan behera utzi du EAEko Justizia Epaitegi Gorenak. Epaileek atzera bota dute Donostiako Auzitegiaren ebazpena. Iragan urtean Donostiako Udalak hondakinak bi...
Hernaniko Udalak zaborra atez ate biltzeko duen eskumenari ezarri zioten kautelazko neurria bertan behera utzi du EAEko Justizia Epaitegi Gorenak. Epaileek atzera bota dute Donostiako Auzitegiaren ebazpena.
Iragan urtean Donostiako Udalak hondakinak biltzeko eskumena San Marko Mankomunitearenak zirela argudiatu zuen, eta ez Hernaniko Udalarenak. Aldi berean, bikoizketa arazoak zeudela-eta kalte ekonomikoak egon zitezkeela esan zuten. 2010eko azaroan Donostiako Auzitegiko epaileak argudio horiek onartu zituen, eta bilketa sistemaren aurkako erabakia hartu zuen.
Erabaki horren kontra helegitea jarri zuten Hernaniko, Usurbilgo eta Oiartzungo udalek. Orain Auzitegi Nagusiko epaileek arrazoia eman diete, eta azaldu dute Donostiako Udalak atez atekoa gelditzeko eskatutako kautelazko neurria kendu egin behar dela, aurkeztutako salaketak oinarririk ez duelako. Beraz, behin betiko epaia eman arte arazorik gabe egin ahal izango da Hernanin atez ateko bilketa.
Ebazpenaren aurka Donostiako Udalak ezin du helegiterik jarri.