Alex Agirretxe txapeldun, Tarragonan
Tarragonako (Herrialde Katalanak) Ironman proban txapeldun izan da Alex Agirretxe EATeko atleta errenteriarra. 3.800 metro egin behar zituen lehenengo igerian, eta ibilbidea 53,54 minutuan egitea lortu zuen. Ondoren, 180 kilometro egin behar izan zitue...
Tarragonako (Herrialde Katalanak) Ironman proban txapeldun izan da Alex Agirretxe EATeko atleta errenteriarra. 3.800 metro egin behar zituen lehenengo igerian, eta ibilbidea 53,54 minutuan egitea lortu zuen. Ondoren, 180 kilometro egin behar izan zituen bizikletan eta 2,37 ordutan egin zituen. Azken proba maratoia zen, eta 3,10 ordutan osatu zuen 42,2 kilometroko ibilbidea.
Goizeko zazpietan ekin zioten lasterketari. Aurreko taldean sartzea zen hasierako helburua, eta lortu zuen Agirretxek. Lehenengo buian hirugarrena zen. Hala ere, lehen taldetik urrundu egin zen, eta bigarren taldeak harrapatu zuen. Bederatzigarren postura pasatu zen.
Bizikleta igo zenean 30 kilometroko seina buelta zituen aurretik. Bigarren bueltan bigarren tokian zegoen, Gabarain faboritoaren atzetik. Biek erritmo bizia eraman zuten; Agirretxe bera 39 kilometro orduko abiaduran zihoan.
Bizikletako ibilbidea amaitutakoan liderrarengatik 3 minutura zegoela jakinarazi zioten.Pixkanaka tartea murriztuz joan zen, eta hirugarren kilometroan 1,30 minutura zegoen. 10 kilometro falta zirenean gainditu zuen liderra, eta beroari eta nekea gailenduz azken 5 kilometrotan sinetsi zuen garaipena. Marka haustetik hiru minutura geratu zen.
Orain, babesleen bila dago Agirretxe. Berarekin harremanetan jartzeko orereta_racing@yahoo.es eta 669 71 36 33 telefono zenbakira deitu behar da.