PSE-EEren 28 urteko agintea hautsi du Bilduk
Aldaketaren bidea ireki da Errenteria-Oreretan. Jakin-min handia zegoen bozen aurretik, baina azkenean Bildu eta PSE-EEren arteko balantza nabarmen mugitu da koalizioaren alde, eta ia 1.331 botoko aldea atera dio alderdi sozialistari. Bilduk zortzi zinegotzi erdietsi ditu 6.301 botorekin, eta PSE-EEk, berriz, zazpi zinegotzi 4.970 botorekin. Ondorio garbia izan du Bilduren garaipenak. PSE-EEk agur esan dio 28 urteko nagusitasunari, 1983tik irabazi baititu hauteskundeak Errenteria-Oreretan. Aldaketa posible ikusten zen Bilduren parte hartzea berretsi ondoren. Hala ere, nabarmen nagusitu zaio koalizioa alderdi sozialistari. Zinegotzi bakarreko aldea atera badio ere, botoetan agerikoa izan da aldea. Txanponaren beste aldean, PSE-EEk Bilduk ateratako botoak galdu ditu ia: 2007ko hauteskundeetan baino 1.442 boz gutxiago lortu ditu (2007an 6.412 izan zituen). Herritarren babesa galtzen joan da urtez urte Juan Carlos Merino buru duen hautagaitza, azken hauteskundeetan ere aurrekoetan baino 1.100 boto gutxiago lortu baitzituen. Hirugarren indar bezala EAJk jarraitzen du. Aurten, gainera, zinegotzi bat gehiago lortu du Maite Peña buru duen alderdi jeltzaleak. Boto kopuruari dagokionez, aldea ez da handia izan, 131 boz gehiago. PPk hautagaitzari eusten jarraitzen du. Aurten ere duela lau urte bezala bi hautagai lortu ditu, eta 140 boto gehiago. Hala ere, laugarren indarra izatea lortu du, Ezker Batuari tokia kenduz. Hain zuzen, Jose Manuel [...]
Aldaketaren bidea ireki da Errenteria-Oreretan. Jakin-min handia zegoen bozen aurretik, baina azkenean Bildu eta PSE-EEren arteko balantza nabarmen mugitu da koalizioaren alde, eta ia 1.331 botoko aldea atera dio alderdi sozialistari. Bilduk zortzi zinegotzi erdietsi ditu 6.301 botorekin, eta PSE-EEk, berriz, zazpi zinegotzi 4.970 botorekin.
Ondorio garbia izan du Bilduren garaipenak. PSE-EEk agur esan dio 28 urteko nagusitasunari, 1983tik irabazi baititu hauteskundeak Errenteria-Oreretan.
Aldaketa posible ikusten zen Bilduren parte hartzea berretsi ondoren. Hala ere, nabarmen nagusitu zaio koalizioa alderdi sozialistari. Zinegotzi bakarreko aldea atera badio ere, botoetan agerikoa izan da aldea.
Txanponaren beste aldean, PSE-EEk Bilduk ateratako botoak galdu ditu ia: 2007ko hauteskundeetan baino 1.442 boz gutxiago lortu ditu (2007an 6.412 izan zituen). Herritarren babesa galtzen joan da urtez urte Juan Carlos Merino buru duen hautagaitza, azken hauteskundeetan ere aurrekoetan baino 1.100 boto gutxiago lortu baitzituen.
Hirugarren indar bezala EAJk jarraitzen du. Aurten, gainera, zinegotzi bat gehiago lortu du Maite Peña buru duen alderdi jeltzaleak. Boto kopuruari dagokionez, aldea ez da handia izan, 131 boz gehiago.
PPk hautagaitzari eusten jarraitzen du. Aurten ere duela lau urte bezala bi hautagai lortu ditu, eta 140 boto gehiago. Hala ere, laugarren indarra izatea lortu du, Ezker Batuari tokia kenduz.
Hain zuzen, Jose Manuel Ferradas zerrendaburu duen alderdia izan da galtzaileetako bat. 2007ko hauteskundeetan Aralarrekin batera aurkeztuta izanak mesede egin zion, baina aurten bakarrik aurkeztuta zinegotzi bakarra lortu du.
H1 ordezkaririk gabe
Ordezkaritzarik gabe geratu dira Hamaikabat eta Aralar. Joxe Mari Burgos EAko kide bezala aurkeztu zen duela lau urte, eta aurten Hamaikabaten, ez du nahikoa boto eskuratu. Gainera, Aralar aurretik geratu da boto kopuruari begiratuta; 515 lortu ditu, baina ez dira nahikoak izan lehen aldiz Udalean egoteko.
Hauteskundeetara aurkeztu den azken zerrendak, Por Un Mundu Mas Justok, 213 boto izan ditu.
Abstentzioari dagokionez, azken bozetatik hiru puntu jaitsi da kopurua: %46,55tik %43,08ra pasatu da.
“Bildu gai izan da jendearengana iristeko”
Bilduko zerrendaburu Julen Mendoza pozik agertu da lortutako emaitzekin. Herritarrei emandako babesagatik eskertu ondoren, adierazi du sumatu dutela gizartearengana iritsi direla: “Ikusi da politikak desprestigio handia zuela, eta Bilduk jendearengana iristea lortu du, eta gauzak alda daitezkeela erakutsi du”.
Bilduk irabazi arren, ikusteko dago zeinena izango den Errenteriako Udala, eta Mendoza bera ere zuhurra izan da: “Nik uste dut asko baldintzatzen zutela Foru Aldundiko emaitzek, eta horietan Bilduk izandako arrakasta ikusirik espero duguna da ezinezkoa izango dela aldaketa ez den beste aukera bat”.