Elizalde: Bildu: 1.181. EAJ: 302. H1: 190. Aralar: 107. PSE-EE: 37. PP: 34. Iturriotz: Bildu: 411. EAJ: 69. H1: 46. Aralar: 19. PSE-EE: 4. PP: 7. Arragua: Bildu: 362. EAJ: 82. H1: 136. Aralar: 32. PSE-EE: 56. PP: 49. Altzibar/Karrika: Bildu: 49...
“Ikaragarria”. Aiora Perez de San Roman Bilduko zerrendaburuaren eta Oiartzungo alkate izango denaren lehen hitza izan da. Hamar zinegotzi lortu ditu Bildu koalizioak, eta kopuru hori ez zutela inondik inora espero nabarmendu du: “Aurreko legegintzaldian zortzi zinegotzi zeuden eta hori berdindu nahi genuen. Bederatzi lortzea ere pentsatu genuen, baina karanbola bat izango litzatekeela esaten genuen. Hamar lortu ditugu eta izugarria da”. Gehiengo absolutua lortu dute. EAE-ANVk zortzi zinegotzi eskuratu zituen orain lau urte, 2.663 botoekin. Bildu koalizioak 693 boto gehiago poltsikoratu ditu, hau da, 3.356. Zinegotziak lortu dituzten beste bi alderdiak EAJ eta Hamaikabat izan dira. EAJk bi eserleku izango ditu hurrengo legegintzaldian eta Hamaikabatek, berriz, bakarra. Orain lau urte OiartzunBai koalizioan aurkeztu ziren bateraturik EAJ, EA (orain Hamaikabaten daude udaletxean egon direnak) eta independenteak. Orduan bost zinegotzi lortu zituzten, 2.013 botoekin. Aralarrek, PPk eta PSE-EEk ez dute hurrengo legegintzaldian Oiartzungo Udalean tokirik izango. 5.302 boto-emaile Oiartzunen 7.917k eman zezaketen botoa eta horietatik 5.302k eman dute (% 66,97). Hori horrela, abstentzioa %33,03koa izan da. Boto baliogabeak 55 izan dira eta boto zuria 84 lagunek eman dute. “Herriak gugan konfiantza du” Hauteskunde hauetan lortutako emaitzarekin herria “oso pozik” dagoela nabarmendu du Perez de San Romanek: “Hemen, Madalensoron, jende asko elkartu gara [...]
Bildu koalizioak irabazi du Pasaian, alde handiarekin irabazi ere. Lau barrutietan lortu du lehen indarra izatea, eta zortzi zinegotzi izango ditu aurrerantzean. PSE-EE bigarren indarra izaten jarraitzen du, baina gutxigatik. Boto asko galdu dituzte. 2007ko udal hauteskundeetan PSE-EEk 1.616 boto lortu zituen Pasaian eta atzo 1.152. Orain arte zituzten bost zinegotzietatik bi galdu dituzte. Botoetan EAJrekin berdindu dute ia. 32 botoen aldearekin irabazi dio PSE-EEk EAJri. EAJk, aldiz, gora egin du. 2007ko udal hauteskundeetan 931 boto lortu zituzten, eta gaur, 1.120. Bi zinegotzi zituzten Pasaian orain arte, eta bat gehiago izango dute aurrerantzean, guztiak berriak udaletxean. EBk ordezkaritzari eutsi dio, zinegotzi batekin, eta H1ek eta Aralarrek ez dute ordezkaritzarik lortu. Parte hartzea, %54koa Parte hartzea zertxobait gora egin du Pasaian aurreko udal hauteskundeetako parte hartze datuei erreparatuta. Pasaian 12.388 biztanlek zuten atzo botatzeko aukera eta horietatik 6.723k eman zuten botoa, hau da, %54a. Abstentzioa %45,97a izan da (2007an %46,26koa izan zen); baliogabeko 96 boto izan dira eta 177 boto zuri. «Aspaldi ez bezalako ilusio aurpegiak» Kontaketa oraindik erabat amaitu gabe zela pozik zegoen Amaia Agirregabiria, Bilduren alkategaia: “Kristoren emaitzak lortu ditugu. Pasaian lehengo indarra gara. Gainera, inguruko herrietan gertatzen ari direnarekin txundituta gaude. Egia esan, oso pozik”. Kalean zen Amaia [...]
Hona emaitzak: EAJ: 2.788. Bildu: 2.066. PSE-EE: 742. H1: 655. PP: 613. Aralar: 383. EB: 193. Zinegotziak: EAJ: 8. Bildu: 5. PSE-EE: 2. H1: 1. PP: 1.
Bilduk gehiengo osoa lortu du Lezon. Ezkerreko koalizio subiranistak bederatzi zinegotzi eskuratu ditu, 1.443 boto eskuratu ondoren. Orain dela lau irabazi zuen EAE-ANVk bezain beste boto eskuratu ditu Eusko Alkartasunak, Alternatibak eta ezkerreko independente abertzaleek osatutako koalizioak. Hala ere, ezker abertzaleko 2007ko hautagaitzak baino eserleku bat gehiago lortu dute Bildukoek, botoaren atomizazioak ahalbideratu izan duelako. Urrun geratu dira gainontzeko alderdiak. Bigarren postuan geratu den Eusko Alderdi Jeltzaleak 478 boto bildu ditu. Orain dela lau urte, jeltzaleek 607 papertxo jaso zituzten. Beraz, 129 boto galdu dituzte EAJkoek, aurreko udal hauteskundeetan lortu zituzten botoen laurdena. Zinegotzi kopuruari dagokionez, orain dituzten hiru zinegotziei eusten diete Kepa Garbizu buru duen zerrendak. Mikel Antxon Arrizabalagak ere Lezoko Udalean jarraituko du. PSE-EEko zinegotzi bakarra izango da Arrizabalaga, 260 boto aterata. Sozialistek ere botoak galdu dituzte. Aurreko hauteskundeetan 346 boto lortu zituzten. 2007an elkarrekin joan ziren Ezker Batuak eta Aralarrek ez dute zinegotzirik lortu. Koalizioak 75 boto lortu ditu eta Aralarrek, berriz, 120. PPk ezta ez du ordezkaririk lortu, 123 boto bakarrik lortuta. “Lana, lana eta lana” Emaitza horiek ikusita, Ainhoa Zabalo izango da Lezoko alkate berria datorren ekainaren 11tik aurrera. Balorazio azkarra egin du Zabalok, ospakizunetan tartea hartuta: “Oso kontent gaude. Hamahiru zinegotzitatik bederatzi lortu ditugu. [...]
Hona emaitzak: Bildu: 6.301. PSE-EE: 4.970. EAJ: 2.232. PP: 1.579. EB: 952. Aralar: 515. H1: 440. PUM+J: 213. Zinegotziak: Bildu: 8. PSE-EE: 7. EAJ: 3. PP: 2. EB: 1.
EAJ alderdiak jaso ditu boto gehien gaurko udal hauteskundetan. Hondarribian zortzi zinegotzi izango ditu Udaletxean datozen lau urtetan, eta lehenengo indarra izango da. Hurrengoa Bildu izan da eta bost zinegotzi izango ditu. Ondoren, PSE-EEk bi zinegotzi izango ditu eta H1ek, PPk eta Aralarrek bakarra. Horrela, EAJk pasatako legealdian baino bi zinegotzi gehiago izango ditu, eta Aitor Kerejeta EAJko zerrendaburua izango da Hondarribiko alkatea datozen lau urtetan. Hondarribian, 2007an EAJk 2.388 boto lortu zituen, EAk 1.612 eta EAE-ANVk 1.310. Ondorioz, EAJk 500 botu gehiago lortu ditu. “Hondarribiar guztiek izan dugu botua emateko aukera eta EAJk lortu dituen emaitzak ikaragarri onak dira. Bihotzez eskertzen dugu eta hondarribiar guztiak zoriondu nahi ditut”, azaldu du Aitor Kerejetak, Hondarribiko alkateak. Gainera “Euskal Herriak abertzaleak garela azaldu du, eta hausnarketa egin beharko dugu alderdiok datozen astetan”. Ibai Labaien, Bilduko zerrendaburua oso pozik azaldu da, “espero genuena baina gehiago lortu dugu, eta datozen lau urteetan alderdi jeltzalearekin lehiatzeko aukera ona dugu esku artean”. Gainera, Labaienek “gugan konfidantza jarri duten guztiak eskertu nahi ditugu”. 7.819 botu guztira Hondarribiko Udaleko datozen lau urteetarako hamazazpi zinegotziak aukeratzeko Hondarribiak dituen 16.504 biztanletatik 12.773k zuten gaur botoa emateko eskubidea. Guztira 7.819 boto izan dira, 4.993 abstentzio, 134 boto nulu eta 245 boto [...]
Aldaketaren bidea ireki da Errenteria-Oreretan. Jakin-min handia zegoen bozen aurretik, baina azkenean Bildu eta PSE-EEren arteko balantza nabarmen mugitu da koalizioaren alde, eta ia 1.331 botoko aldea atera dio alderdi sozialistari. Bilduk zortzi zinegotzi erdietsi ditu 6.301 botorekin, eta PSE-EEk, berriz, zazpi zinegotzi 4.970 botorekin. Ondorio garbia izan du Bilduren garaipenak. PSE-EEk agur esan dio 28 urteko nagusitasunari, 1983tik irabazi baititu hauteskundeak Errenteria-Oreretan. Aldaketa posible ikusten zen Bilduren parte hartzea berretsi ondoren. Hala ere, nabarmen nagusitu zaio koalizioa alderdi sozialistari. Zinegotzi bakarreko aldea atera badio ere, botoetan agerikoa izan da aldea. Txanponaren beste aldean, PSE-EEk Bilduk ateratako botoak galdu ditu ia: 2007ko hauteskundeetan baino 1.442 boz gutxiago lortu ditu (2007an 6.412 izan zituen). Herritarren babesa galtzen joan da urtez urte Juan Carlos Merino buru duen hautagaitza, azken hauteskundeetan ere aurrekoetan baino 1.100 boto gutxiago lortu baitzituen. Hirugarren indar bezala EAJk jarraitzen du. Aurten, gainera, zinegotzi bat gehiago lortu du Maite Peña buru duen alderdi jeltzaleak. Boto kopuruari dagokionez, aldea ez da handia izan, 131 boz gehiago. PPk hautagaitzari eusten jarraitzen du. Aurten ere duela lau urte bezala bi hautagai lortu ditu, eta 140 boto gehiago. Hala ere, laugarren indarra izatea lortu du, Ezker Batuari tokia kenduz. Hain zuzen, Jose Manuel [...]
Hona emaitzak: Bildu: 2.666. PSE-EE: 1.152. EAJ: 1.120. PP: 668. EB: 394. H1: 243. Aralar: 207. Zinegotziak: Bildu: 8. PSE-EE: 3. EAJ: 3. PP: 2. EB: 1.
Hona emaitzak: PSE-EE: 7.904. EAJ: 4.583. Bildu: 4.406. PP: 4.393. EB: 1.556. UPyD: 705. Aralar: 682. H1: 525. Zinegotziak: PSE-EE: 9. EAJ: 5. Bildu: 5. PP: 5. EB: 1.
Hona emaitzak: Bildu: 3.356. EAJ: 691. H1: 587. PP: 125. PSE-EE: 167. Aralar: 237. Zinegotziak: Bildu: 10. EAJ: 2. Hamaikabat: 1.
Bukatu da kontaketa. Honakoak dira emaitzak: Bildu: 1.443 boto. EAJ: 478. PSE-EE: 260. PP: 123. Aralar: 120. EB: 75. Zinegotziak, honela banatutako geratuko dira: Bildu: 9. EAJ: 3. PSE-EE: 1.