EAJk lortu du alkatetza, zortzi zinegotzi izango ditu
EAJ alderdiak jaso ditu boto gehien gaurko udal hauteskundetan. Hondarribian zortzi zinegotzi izango ditu Udaletxean datozen lau urtetan, eta lehenengo indarra izango da. Hurrengoa Bildu izan da eta bost zinegotzi izango ditu. Ondoren, PSE-EEk bi zinegotzi izango ditu eta H1ek, PPk eta Aralarrek bakarra. Horrela, EAJk pasatako legealdian baino bi zinegotzi gehiago izango ditu, eta Aitor Kerejeta EAJko zerrendaburua izango da Hondarribiko alkatea datozen lau urtetan. Hondarribian, 2007an EAJk 2.388 boto lortu zituen, EAk 1.612 eta EAE-ANVk 1.310. Ondorioz, EAJk 500 botu gehiago lortu ditu. “Hondarribiar guztiek izan dugu botua emateko aukera eta EAJk lortu dituen emaitzak ikaragarri onak dira. Bihotzez eskertzen dugu eta hondarribiar guztiak zoriondu nahi ditut”, azaldu du Aitor Kerejetak, Hondarribiko alkateak. Gainera “Euskal Herriak abertzaleak garela azaldu du, eta hausnarketa egin beharko dugu alderdiok datozen astetan”. Ibai Labaien, Bilduko zerrendaburua oso pozik azaldu da, “espero genuena baina gehiago lortu dugu, eta datozen lau urteetan alderdi jeltzalearekin lehiatzeko aukera ona dugu esku artean”. Gainera, Labaienek “gugan konfidantza jarri duten guztiak eskertu nahi ditugu”. 7.819 botu guztira Hondarribiko Udaleko datozen lau urteetarako hamazazpi zinegotziak aukeratzeko Hondarribiak dituen 16.504 biztanletatik 12.773k zuten gaur botoa emateko eskubidea. Guztira 7.819 boto izan dira, 4.993 abstentzio, 134 boto nulu eta 245 boto [...]
EAJ alderdiak jaso ditu boto gehien gaurko udal hauteskundetan. Hondarribian zortzi zinegotzi izango ditu Udaletxean datozen lau urtetan, eta lehenengo indarra izango da. Hurrengoa Bildu izan da eta bost zinegotzi izango ditu. Ondoren, PSE-EEk bi zinegotzi izango ditu eta H1ek, PPk eta Aralarrek bakarra.
Horrela, EAJk pasatako legealdian baino bi zinegotzi gehiago izango ditu, eta Aitor Kerejeta EAJko zerrendaburua izango da Hondarribiko alkatea datozen lau urtetan. Hondarribian, 2007an EAJk 2.388 boto lortu zituen, EAk 1.612 eta EAE-ANVk 1.310. Ondorioz, EAJk 500 botu gehiago lortu ditu. “Hondarribiar guztiek izan dugu botua emateko aukera eta EAJk lortu dituen emaitzak ikaragarri onak dira. Bihotzez eskertzen dugu eta hondarribiar guztiak zoriondu nahi ditut”, azaldu du Aitor Kerejetak, Hondarribiko alkateak. Gainera “Euskal Herriak abertzaleak garela azaldu du, eta hausnarketa egin beharko dugu alderdiok datozen astetan”.
Ibai Labaien, Bilduko zerrendaburua oso pozik azaldu da, “espero genuena baina gehiago lortu dugu, eta datozen lau urteetan alderdi jeltzalearekin lehiatzeko aukera ona dugu esku artean”. Gainera, Labaienek “gugan konfidantza jarri duten guztiak eskertu nahi ditugu”.
7.819 botu guztira
Hondarribiko Udaleko datozen lau urteetarako hamazazpi zinegotziak aukeratzeko Hondarribiak dituen 16.504 biztanletatik 12.773k zuten gaur botoa emateko eskubidea. Guztira 7.819 boto izan dira, 4.993 abstentzio, 134 boto nulu eta 245 boto zuri. Orokorrean lasaitasuna izan da nagusi gaurko egunean eta herritar askok baliatu dute botoa emateko aukera. Eguraldiak lagundu ez badu ere, mugimendu handia izan da hauteslekuetan.