Bilduk aukerarik gabe utzi ditu gainontzeko alderdiak
“Ikaragarria”. Aiora Perez de San Roman Bilduko zerrendaburuaren eta Oiartzungo alkate izango denaren lehen hitza izan da. Hamar zinegotzi lortu ditu Bildu koalizioak, eta kopuru hori ez zutela inondik inora espero nabarmendu du: “Aurreko legegintzaldian zortzi zinegotzi zeuden eta hori berdindu nahi genuen. Bederatzi lortzea ere pentsatu genuen, baina karanbola bat izango litzatekeela esaten genuen. Hamar lortu ditugu eta izugarria da”. Gehiengo absolutua lortu dute. EAE-ANVk zortzi zinegotzi eskuratu zituen orain lau urte, 2.663 botoekin. Bildu koalizioak 693 boto gehiago poltsikoratu ditu, hau da, 3.356. Zinegotziak lortu dituzten beste bi alderdiak EAJ eta Hamaikabat izan dira. EAJk bi eserleku izango ditu hurrengo legegintzaldian eta Hamaikabatek, berriz, bakarra. Orain lau urte OiartzunBai koalizioan aurkeztu ziren bateraturik EAJ, EA (orain Hamaikabaten daude udaletxean egon direnak) eta independenteak. Orduan bost zinegotzi lortu zituzten, 2.013 botoekin. Aralarrek, PPk eta PSE-EEk ez dute hurrengo legegintzaldian Oiartzungo Udalean tokirik izango. 5.302 boto-emaile Oiartzunen 7.917k eman zezaketen botoa eta horietatik 5.302k eman dute (% 66,97). Hori horrela, abstentzioa %33,03koa izan da. Boto baliogabeak 55 izan dira eta boto zuria 84 lagunek eman dute. “Herriak gugan konfiantza du” Hauteskunde hauetan lortutako emaitzarekin herria “oso pozik” dagoela nabarmendu du Perez de San Romanek: “Hemen, Madalensoron, jende asko elkartu gara [...]
“Ikaragarria”. Aiora Perez de San Roman Bilduko zerrendaburuaren eta Oiartzungo alkate izango denaren lehen hitza izan da. Hamar zinegotzi lortu ditu Bildu koalizioak, eta kopuru hori ez zutela inondik inora espero nabarmendu du: “Aurreko legegintzaldian zortzi zinegotzi zeuden eta hori berdindu nahi genuen. Bederatzi lortzea ere pentsatu genuen, baina karanbola bat izango litzatekeela esaten genuen. Hamar lortu ditugu eta izugarria da”. Gehiengo absolutua lortu dute.
EAE-ANVk zortzi zinegotzi eskuratu zituen orain lau urte, 2.663 botoekin. Bildu koalizioak 693 boto gehiago poltsikoratu ditu, hau da, 3.356.
Zinegotziak lortu dituzten beste bi alderdiak EAJ eta Hamaikabat izan dira. EAJk bi eserleku izango ditu hurrengo legegintzaldian eta Hamaikabatek, berriz, bakarra. Orain lau urte OiartzunBai koalizioan aurkeztu ziren bateraturik EAJ, EA (orain Hamaikabaten daude udaletxean egon direnak) eta independenteak. Orduan bost zinegotzi lortu zituzten, 2.013 botoekin.
Aralarrek, PPk eta PSE-EEk ez dute hurrengo legegintzaldian Oiartzungo Udalean tokirik izango.
5.302 boto-emaile
Oiartzunen 7.917k eman zezaketen botoa eta horietatik 5.302k eman dute (% 66,97). Hori horrela, abstentzioa %33,03koa izan da. Boto baliogabeak 55 izan dira eta boto zuria 84 lagunek eman dute.
“Herriak gugan konfiantza du”
Hauteskunde hauetan lortutako emaitzarekin herria “oso pozik” dagoela nabarmendu du Perez de San Romanek: “Hemen, Madalensoron, jende asko elkartu gara eta jendea oso pozik dagoela ikusten da, emozionatuta, gure talde osoa bezala. Herriak gugan konfiantza duela argi ikusi da eta guk hori asko eskertzen diegu herritarrei”.
Ekainaren 11tik aurrera Aiora Perez de San Romanen taldea izango dena biltzea izango da lehen lana: “Orain talde guztia bildu eta bakoitzaren zereginak zehaztuko ditugu”. Herritarren beharrei erantzuten saiatuko dira alkategaiaren esanetan: “Herriak guztiak entzungo ditugu, eta guztien beharrak asetzen ahaleginduko gara”.