Bildu koalizioak lau barrutietan lehen indarra izatea lortu du
Bildu koalizioak irabazi du Pasaian, alde handiarekin irabazi ere. Lau barrutietan lortu du lehen indarra izatea, eta zortzi zinegotzi izango ditu aurrerantzean. PSE-EE bigarren indarra izaten jarraitzen du, baina gutxigatik. Boto asko galdu dituzte. 2007ko udal hauteskundeetan PSE-EEk 1.616 boto lortu zituen Pasaian eta atzo 1.152. Orain arte zituzten bost zinegotzietatik bi galdu dituzte. Botoetan EAJrekin berdindu dute ia. 32 botoen aldearekin irabazi dio PSE-EEk EAJri. EAJk, aldiz, gora egin du. 2007ko udal hauteskundeetan 931 boto lortu zituzten, eta gaur, 1.120. Bi zinegotzi zituzten Pasaian orain arte, eta bat gehiago izango dute aurrerantzean, guztiak berriak udaletxean. EBk ordezkaritzari eutsi dio, zinegotzi batekin, eta H1ek eta Aralarrek ez dute ordezkaritzarik lortu. Parte hartzea, %54koa Parte hartzea zertxobait gora egin du Pasaian aurreko udal hauteskundeetako parte hartze datuei erreparatuta. Pasaian 12.388 biztanlek zuten atzo botatzeko aukera eta horietatik 6.723k eman zuten botoa, hau da, %54a. Abstentzioa %45,97a izan da (2007an %46,26koa izan zen); baliogabeko 96 boto izan dira eta 177 boto zuri. «Aspaldi ez bezalako ilusio aurpegiak» Kontaketa oraindik erabat amaitu gabe zela pozik zegoen Amaia Agirregabiria, Bilduren alkategaia: “Kristoren emaitzak lortu ditugu. Pasaian lehengo indarra gara. Gainera, inguruko herrietan gertatzen ari direnarekin txundituta gaude. Egia esan, oso pozik”. Kalean zen Amaia [...]
Bildu koalizioak irabazi du Pasaian, alde handiarekin irabazi ere. Lau barrutietan lortu du lehen indarra izatea, eta zortzi zinegotzi izango ditu aurrerantzean.
PSE-EE bigarren indarra izaten jarraitzen du, baina gutxigatik. Boto asko galdu dituzte. 2007ko udal hauteskundeetan PSE-EEk 1.616 boto lortu zituen Pasaian eta atzo 1.152. Orain arte zituzten bost zinegotzietatik bi galdu dituzte. Botoetan EAJrekin berdindu dute ia. 32 botoen aldearekin irabazi dio PSE-EEk EAJri.
EAJk, aldiz, gora egin du. 2007ko udal hauteskundeetan 931 boto lortu zituzten, eta gaur, 1.120. Bi zinegotzi zituzten Pasaian orain arte, eta bat gehiago izango dute aurrerantzean, guztiak berriak udaletxean.
EBk ordezkaritzari eutsi dio, zinegotzi batekin, eta H1ek eta Aralarrek ez dute ordezkaritzarik lortu.
Parte hartzea, %54koa
Parte hartzea zertxobait gora egin du Pasaian aurreko udal hauteskundeetako parte hartze datuei erreparatuta. Pasaian 12.388 biztanlek zuten atzo botatzeko aukera eta horietatik 6.723k eman zuten botoa, hau da, %54a. Abstentzioa %45,97a izan da (2007an %46,26koa izan zen); baliogabeko 96 boto izan dira eta 177 boto zuri.
«Aspaldi ez bezalako
ilusio aurpegiak»
Kontaketa oraindik erabat amaitu gabe zela pozik zegoen Amaia Agirregabiria, Bilduren alkategaia: “Kristoren emaitzak lortu ditugu. Pasaian lehengo indarra gara. Gainera, inguruko herrietan gertatzen ari direnarekin txundituta gaude. Egia esan, oso pozik”.
Kalean zen Amaia Agirregabiria erantzutean, Antxon, eta ordurako nabari zen bere inguruan festa giroa: “Oraintxe zurrinbiloan, baina oso-oso pozik. Kristoren giroa ari da sortzen herrian. Aspaldi ikusten ez ziren ilusio aurpegiak ikusten ari dira”.
“Gure mezua iritsi da”
Amaia Agirregabiriak Bilduren mezua herritarrengana iritsi delako pozik da: “Pasaiak hitz egin du. Herriak hitz egin du. Argi gelditu da herritarrek zer nahi duten. Programarik ez genuela esaten zuten horiek, oker dabiltza. Argi eta garbi geratu da gure mezua iritsi dela pasaitarrengana. Pasaian erabaki eta eraiki nahi dugu eta erabakitzen dugun hori errespetatua izan dadin nahi dugu”.
Alderdia Boto kopurua Hautetsiak
Bildu 2666 8
PSE-EE 1152 3
EAJ 1120 3
PP 668 2
EB 394 1
HI! 243 0
ARALAR 207 0