Jon Ander Urkizuren askatasuna aldarrikatu dute

Elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian San Pedron Jon Ander Urkizu espetxetik ateratzeko eskatuz. 25 urte daramatza espetxean sanpedrotarrak, eta 2007an Parot doktrina izenez ezagutzen dena ezarri zioten, gehiengo espetxe zigorra bete dezan. 1986ko i...

Elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian San Pedron Jon Ander Urkizu espetxetik ateratzeko eskatuz. 25 urte daramatza espetxean sanpedrotarrak, eta 2007an Parot doktrina izenez ezagutzen dena ezarri zioten, gehiengo espetxe zigorra bete dezan.

1986ko irailaren 16an atxilotu zuten Urkizu, eta astebetez atxiki zuten Donostiako Gobernu Zibilean. Torturak jaso izana salatu zuen orduan. Ordutik, hainbat espetxetan izan da: Alcala Meco, Herrera de la Mancha, Gijon, Teruel, Martutene, Iruñea, Huesca, Soria, Zuera eta Alcazar de San Juan. Astebetez, senideek eta lagunek ez dute Urkizuren berri izan, baina gaur eguerdian jakinarazi dutenez, Alcazar de San Juandik Teruelgo espetxera eraman dute.

Jon Ander Urkizuren askatasuna eskatzeko elkarretaratzea

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.