Orientazio ibilaldia antolatu du Jaizkibelek
Euskal Mendizale Federazioren XXXII. Orientazio Ibilaldia Antxoko Jaizkibel Mendi Taldeak antolatuko du aurten. Ekainaren 5ean izango da, Jaizkibelgo Lord John gotorlekutik abiatuta. Mendi bizikletako modalitatean garatuko da proba, eta zehaztu behar d...
Euskal Mendizale Federazioren XXXII. Orientazio Ibilaldia Antxoko Jaizkibel Mendi Taldeak antolatuko du aurten. Ekainaren 5ean izango da, Jaizkibelgo Lord John gotorlekutik abiatuta. Mendi bizikletako modalitatean garatuko da proba, eta zehaztu behar da, ez dela lasterketa bat. proba bukatzen lortzen duen oro hartuko dute irabazletzat. Parte hartu ahal izateko federatua egon behar da. Horitik aurrera, ipar orratza bat eta mendiko arropa nahikoak dira. Antolakuntzak zortzi ibilbide desberdin aurreikusi ditu. Ibilbide guztiek izango dituzte derrigorrez zeharkatu beharreko kontrol guneak, eta horiek ipar orratza eta maparen laguntzaz topatu beharko dituzte parte-hartzaileek. Hori bai kontrol gune batetik bestera nola joan, parte-hartzaile bakoitzak erabakiko du. Taldeka parte har daiteke.
Orientazioa Orienteering izenez ezagutzen da baita ere, eta hemen oso zabaldua ez dagoen arren, asko praktikatzen da herrialde anglosaxoi eta eskandinaviarretan. Altxorraren Bila jolasaren antzeko zerbait da, baina kirol modalitate honetan iparrorratzak eta mapak hartzen dute asmakizunen funtzioa.
Interesdunek badute honez gero izena emateko aukera, www.jaizkibelmt.tk helbidean.

