Intermodalak eragingo dien bizilagunekin bilduko da Aldundia
Gaintxurizketan egin nahi duten intermodalaren gaineko hitzaldia egingo dute etzi arratsaldean, Gezala Auditoriumean. Aldundiko ordezkariak hurbilduko dira bertara. Pasa den hilean industriaguneko langileekin bildu ziren Aldundiko ordezkariak. Udalak g...
Gaintxurizketan egin nahi duten intermodalaren gaineko hitzaldia egingo dute etzi arratsaldean, Gezala Auditoriumean. Aldundiko ordezkariak hurbilduko dira bertara. Pasa den hilean industriaguneko langileekin bildu ziren Aldundiko ordezkariak.
Udalak gonbita luzatu die intermodalak zuzenean eragingo dien baserritarrei etzi 19:00etan Gezalara hurbil daitezen. “Aldundia lurrak saltzeko presioak egitn ari da, eta baserritarrek eurei gauzak zuzenean esateko aukera izango dute”, gaineratu dute.

