Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Realeko 50 lagunarte baino gehiago, Bidasoan

Realeko lagunarteek edo peñek urteko topaketa ospatuko dute asteburu honetan Hondarribian eta Irunen, eta hainbat jatorritako 50 talde baino gehiago elkartuko dira etzitik eskualdean. Azken jardunaldiko partidaren ordutegiak antolatzaileen planak aldatu dituen arren, taldearekin egoteko «momentu garrantzisua» dela azaldu dute. Zaleek argi daukate helburua: «Getaferi irabaztera atera behar gara. Lehen Mailakoak gara eta denboraldia ondo bukatu nahi dugu». Bidasoko David Zurutuza Taldeak, Joseba Llorente Taldeak, Landetxako Realaren Lagunak eta Irungo Txuriurdinak lagunarteek antolatu dute Realeko Lagunarteen XII. Biltzarra, eta larunbatean Anoetan Getaferen kontra Realak jokatuko duen finala izan dute hizpide herenegun, ekimena aurkezteko egin zuten agerraldian. David Zurutuza Taldeko presidente Aritz Romero hondarribiarrak, asteburu berezia izango dela azaldu zuen. «Lanzarote, Tarragona, Andaluzia, Soria eta beste hainbat lekutako realzaleak hurbilduko dira. Realaren inguruan hiru egunetako jaia bertan bizitzea berezia izango da eta oraindik handiagoa izango da larunbatean irabazten badugu». Bestetik, Juan Mellado, Joseba Llorente Taldeko ordezkaria, baikor dago, “jaisteko aukera bakarra izanda ere, okerrena pentsatzen jartzen gara. Baina beste taldeak egoera okerragoan daude”. Giroa berotuz Partidaren ordutegiak, (larunbatean 22:00etan) hasierako programa aldatzera behartu ditu antolatzaileak. Larunbatean taldeak Donostiara joango dira Realarekin egoteko eta arratsaldeko egitaraua bertan behera utzi dute. Horrela, larunbatean bazkaria egingo dute Kofradian, eta ondoren Irunen Cien años de [...]

admin
Hondarribia,Irun
2011/05/17


Realeko lagunarteek edo peñek urteko topaketa ospatuko dute asteburu honetan Hondarribian eta Irunen, eta hainbat jatorritako 50 talde baino gehiago elkartuko dira etzitik eskualdean. Azken jardunaldiko partidaren ordutegiak antolatzaileen planak aldatu dituen arren, taldearekin egoteko «momentu garrantzisua» dela azaldu dute. Zaleek argi daukate helburua: «Getaferi irabaztera atera behar gara. Lehen Mailakoak gara eta denboraldia ondo bukatu nahi dugu».

Bidasoko David Zurutuza Taldeak, Joseba Llorente Taldeak, Landetxako Realaren Lagunak eta Irungo Txuriurdinak lagunarteek antolatu dute Realeko Lagunarteen XII. Biltzarra, eta larunbatean Anoetan Getaferen kontra Realak jokatuko duen finala izan dute hizpide herenegun, ekimena aurkezteko egin zuten agerraldian. David Zurutuza Taldeko presidente Aritz Romero hondarribiarrak, asteburu berezia izango dela azaldu zuen. «Lanzarote, Tarragona, Andaluzia, Soria eta beste hainbat lekutako realzaleak hurbilduko dira. Realaren inguruan hiru egunetako jaia bertan bizitzea berezia izango da eta oraindik handiagoa izango da larunbatean irabazten badugu». Bestetik, Juan Mellado, Joseba Llorente Taldeko ordezkaria, baikor dago, “jaisteko aukera bakarra izanda ere, okerrena pentsatzen jartzen gara. Baina beste taldeak egoera okerragoan daude”.

Giroa berotuz
Partidaren ordutegiak, (larunbatean 22:00etan) hasierako programa aldatzera behartu ditu antolatzaileak. Larunbatean taldeak Donostiara joango dira Realarekin egoteko eta arratsaldeko egitaraua bertan behera utzi dute. Horrela, larunbatean bazkaria egingo dute Kofradian, eta ondoren Irunen Cien años de esplendor sobre la hierba dokumentala ikusi eta gero, taldeak Anoetara abiatuko dira. Asteburuko ekintza nagusia igandean egingo dute; bazkaria izango da Alamedan, 200 lagunentzat.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.