‘Mater’ ontziko erakusketa, doan bisita daiteke bihar
Museoen Nazioarteko eguna ospatzen delako antolatu du Itsas Gela Elkarteak biharko doaneko jarduera. Hegaluzeetarako euskal ontziteri tradizionala izenburupean erakusketa iraunkorra du Itsas Gelak Mater museo ontzian. Gaur, Nazioartean ospatzen den Museoen Egunaren harira, Itsas Gelak erakusketa bisitatzeko aukera emango du, doan, 17:00etatik 18:00etara. Bisita gidatuak eskainiko dituzte. Itsas Gelak jakinarazi duenez, bisitariek arrantzaren artisau teknikak, arrantzaleen itsasoko bizimodua, eta nabigaziorako aparatuak ezagutzeko aukera izango dute, baita bestelako berezitasunak aztertzeko aukera aproposa ere. Lehen itsasontzi museoa 2003an eskuratu zuen Itsas Gela elkartean Mater ontzia. Hegaluzeetarako arrantzaontzi tradizionala eraldatu eta 20005.urteaz geroztik museo gisa dago atonduta, “itsasontzi museoa mugikorra”, Espainiako Estatuko lehena eta oraingoz bakarra.
Museoen Nazioarteko eguna ospatzen delako antolatu du Itsas Gela Elkarteak biharko doaneko jarduera.
Hegaluzeetarako euskal ontziteri tradizionala izenburupean erakusketa iraunkorra du Itsas Gelak Mater museo ontzian. Gaur, Nazioartean ospatzen den Museoen Egunaren harira, Itsas Gelak erakusketa bisitatzeko aukera emango du, doan, 17:00etatik 18:00etara.
Bisita gidatuak eskainiko dituzte. Itsas Gelak jakinarazi duenez, bisitariek arrantzaren artisau teknikak, arrantzaleen itsasoko bizimodua, eta nabigaziorako aparatuak ezagutzeko aukera izango dute, baita bestelako berezitasunak aztertzeko aukera aproposa ere.
Lehen itsasontzi museoa
2003an eskuratu zuen Itsas Gela elkartean Mater ontzia. Hegaluzeetarako arrantzaontzi tradizionala eraldatu eta 20005.urteaz geroztik museo gisa dago atonduta, “itsasontzi museoa mugikorra”, Espainiako Estatuko lehena eta oraingoz bakarra.


